Bilbo, Bizkaia. Ekitaldia datorren igandean, maiatzaren 26an, egingo da hiri suediarrean. Bizkaiko Batzar Nagusiek emandako Gernikako Arbolaren kimuaren landaketarekin 1941eko ekainean Götheborgeko hiriak Jose Antonio Agirre Lehendakariari eskaini zion babesa eta nazien errepresiotik Ameriketara ihes egiteko bidea erraztu izana eskertu nahi dio Garaizarko Matsorriak koralak hiri suediarrari eta euskal folkloretik hautatutako piezak eskainiko dizkiete partaide izango diren bertako agintari eta herritarrei. Saioa 15:00etan abiatuko da Götheborgeko irakasle Ingmar Söhrman-ek Picassoren Guernica-ri buruz emango duen hitzaldiarekin, Gernikako Arbolak bakearen adierazgarri gisa duen garrantzia azpimarratuz.
Biharamunean Skeppsholmera joan eta Herri Eskolan egingo den Abestien Jaialdian parte hartuko du Miren Zubieta zuzendari duen Begoñako abesbatzak.
Maiatzaren 29an, berriz, Stockholms Manskör eta Sangsällskapet DS bertako abesbatzekin, Sankt Erik elizan eskainiko den kontzertuan hartuko dute parte begoñatarrek, euskal kantutegitik jasotako zenbait pieza abestuz Verdi, Gounod eta Josephsonen lanekin batera.
Miren Zubieta Garaizarko Matsorriak-eko zuzendariak eta Hakan Sund, Stockholms Manskör taldeko zuzendariak Luis Aranbururen "Kontzertua Re menorren" joko dute txistuaz eta pianoz.
Ostiralean 'matsorriak' Upsalara joango dira. Eskandinaviako unibertsitaterik zaharrenera. Bertan entzunaldi bat eskainiko dute, larunbatean Bilbora itzuli aurretik.
-Euskaldunen bisitaren oihartzuna bertako prentsan: artikulua