euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Gernikako Arbola' Literatura Lehiaketaren X. edizioa iragarri dute Chivilcoy-tik bertako SADEk eta Beti Aurrera EEak

2021/05/06

Argentina eta EHko banderak Chivilcoyko Gernika plaza txikian, Bonbardaketaren 84. urteurreneko egunean
Argentina eta EHko banderak Chivilcoyko Gernika plaza txikian, Bonbardaketaren 84. urteurreneko egunean

PUBLIZITATEA

Chivilcoy, Argentina. Gernika eta Gernikako Bonbardaketan hil ziren lagunak omentzeko Beti Aurrera Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Literatura Lehiaketa bere hamargarren ediziora iritsi da aurten. Txapelketa elkarrekin antolatzen dute Chivilcoyko Euskal Etxeak eta hiriko SADE-Idazleen Argentinar Elkarteak, eta sarraskiarenn 84. urteurrenarekin bat eginez aurkeztu dute bi elkarte antolatzaileetako ordezkariek.

Lehiaketaren gaiari dagokionez, ‘Gernikako Arbola’ eta Arbolarekin lotura duen sarraskia edota herria dira. Lanak bidaltzeko epea irailaren 7an bukatuko da.

Emaitzak hilabeteko epean jakinaraziko dira eta sariak –plaka eta dominak– abenduan emango zaizkie irabazleei, COVID-19ari aurre egiteko neurriek hala gomendatzen badute bederen, Euskal Etxeko aretoan egingo den jai batean. Oinarri guztiak, hemen.

Banderak eta herriko hedabideak

Bonbardaketaren 84. urteurren eguna gogoan izateko, bestalde, ikurrina eta Argentinako banderak jarri zituzten joan den asteko astelehenean Beti Aurrera-ko lagunek Euskal Etxearen egoitzan eta egoitzaren aurrean dagoen Gernika enparantza txikian.

Apirilaren 26an bertan, gainera, Gernikari buruzko testu bana argitaratu zituzten herriko La Razón eta La Campaña egunkarietan eta telebistako 7. Katean elkarrizketa egin zioten Luis Goicochea Euskal Etxeko erreferenteari.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia