euskal diaspora eta kultura
2012/07/23
PUBLIZITATEA
Chivilcoy, Argentina. Gernikako bonbardaketaren 75. urtemuga gogoan, poesia lehiaketa antolatu zuen Beti Aurrera euskal etxeak, hiriko Argentinako Idazleen Elkartearekin lankide. Proposamenaren bultzatzaileek adierazten dutenez “'Gernikako Arbola' izena bonbardaketaren 75. urteurrenagatik jarri dugu baina lehiaketaren gaia librea da, hau da, idazle bakoitzak aukeratu beharko du; Gernikaren gaia, beraz, gaietako bat izan daiteke”.
'Gernikako Arbola' poesia lehiaketan parte hartzeko oinarriak, hauexek dira:
- Deialdia irekia da eta Argentinan bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Poesiak gaztelaniaz aurkeztuko dira eta ezin dute beste lehiaketa bateko sari edo aipamendunak ere izan.
- Partaideek gehienez bi lan aurkez ditzakete, eta generoa, poesia izango da. Ez da onartuko prosa poetikoa. Olerkiak errimarekin edo errimarik gabe izan daitezke. Epaimahaikideek errimako azentuazioa, ortografia, sormena eta baliabide literarioak izango dituzte kontuan, besteak beste.
- Lan bakoitzaren hiru kopia bidali behar dira, makinaz edo ordenagailuaz idatzita, eta A-4 neurriko orrialde batean,12 edo 14 neurriko Arial letra motarekin. Bertsoen kopurua librea da baina gehienez orri bateko luzerakoa izan behar du.
- Lanak gutunazal batean aurkeztuko dira, eta gutunazalaren barruan beste bat txikiagoa sartuko da, egilearen goitizen eta datuekin, esan nahi baita izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, izengoitia eta poesiaren izenburua.
-Poesiak bidaltzeko epea 2012ko abuztuaren 31an bukatuko da, eta honako helbidera bidaliko dira: Concurso Poético “El Árbol de Guernica” Casa vasca Beti Aurrera, Ciudad de Chivilcoy, Calle Palemón Huergo Nº 75 de la ciudad de Chivilcoy, Provincia de Buenos Aires, Argentina. C.P. 6620. E-postaz bidaltzeko, berriz: centrovascochivilcoy@yahoo.com.ar; sadesecchivilcoy@yahoo.com.ar helbideetara.
- Sari-ematea irailaren 7an izango da, euskal etxearen egoitzan, eta irabazleak 500 pesoko saria jasoko du. Bigarren irabazleari plaka bat emango zaio eta hirugarrenari aipamen berezia.
- Epaimahaia jardunbide handiko lagunek egongo da osatua eta haien esku egongo dira oinarri hauetan kontuan hartzen ez diren egoerak.
- Parte hartzea dohainik da.
- Irabazten ez dute lanak ere euskal etxean geratuko dira eta euskal etxeak argitaratzeko eskubidea izango du.
- Informazio gehiago eskuratzeko, centrovascochivilcoy@yahoo.com.ar edo 02346-480881 telefono zenbakira. Edo Chivilcoy-ko Idazleen Elkartera, sadesecchivilcoy@yahoo.com.ar, edo 02346 – 434347 telefono zenbakira.
29. urtemuga eta Sanferminak
Bestalde, eta Chivilcoyko euskal etxearen gainerako hitzorduak errepasatuz, esan dezagun lagun talde polita bildu zela joan den uztailaren 7an Beti Aurrera-ko egoitzan euskal etxearen 29. urtemuga ospatzeko. Gau ekitaldi berean San Fermin jaiei buruzko bideoak proiektatu ziren, Chivilcoy hiriko lagunek Iruñeko giroaz goza zezaten.
Bestelakoiei dagokienez, Beti Aurrera euskal etxeko lehendakari Luis Goicoecheak adierazi zion herriko La Campaña egunkariari urtebetetze hau ospatu eta gero, erakundearen 3. hamarkada hasiko direla ospatzen; hori kari, mota askotako ekintzak burutuko dituzte Chivilcoy-ko euskal etxeko kideek hurrengo hilabeteetan.
[Lagun ugari bildu ziren uztailaren 7an Chivilcoy-ko euskal etxean erakundearen urtemuga eta Sanferminak ospatzeko (argazkia LaCampaña egunkaria)]
Asteburu berean, Argentinako Independentziaren eguneko ekimenetan hartu zuten parte euskal etxeko kideek. Jantzi tradizionalez jantzita, Beti Aurrerako kideek euskaldunen bandera altxatu zuten herriko ospakizunean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus