euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gernika gogoan Argentinako eskoletan; hasi dira dagoeneko Diasporan Bonbardaketaren urteurreneko ekintzak

2019/04/26

Gernikako Bonbardaketaren 82. urteurreneko ekintza Llavallolgo Euskal Echean
Gernikako Bonbardaketaren 82. urteurreneko ekintza Llavallolgo Euskal Echean

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. 82 urte betetzen dira gaur Gernikak aurrekaririk gabeko aire erasoa pairatu zuenetik. Denborarekin, zauria sendatzen joan da, eta kolpearen eta oinazearen ondoren, gogoetak eta ikasteko jarrerak populazio zibil babesgabearen kontrako eraso gizagabe eta anker hari ondorio baliagarriren bat ateratzeko nahia ekarri du. Gaur egunean zehar eta datozen egunetan, hainbat hitzordu, programa eta ekitaldik oroimena aldarrikatu eta Bakearen aldeko mezu tinkoa zabalduko dute; munduan, euskal gizataldeen eskutik eta baita Gernika eta Euskal Herri osoan ere, bertako herritar, buruzagi eta erakundeen eskutik.

1937ko apirilaren 26an gertatutako Bonbardaketa gogoan izateko ekintza eta zeremonia ugari egingo dira gaur eta datozen egunotan Euskal Herrian eta bere diasporan. Eta bezperan hasi direnak ere badaude, Argentinan esaterako, Buenos Airesko Manuel Belgrano Eskola eta Llavallolgo Euskal Echea Institutua kasu.

Diasporan egingo direnen artean, honako hauek bildu dizkizugu:

Gaur, apirilaren 26a

Alemania
-
Berlingo Gernika Kulturverein Euskal Etxea: Arratsaldeko 3etatik 5etara, ‘Zeru Trukaketa’ ekitaldia Flugplatz Gatow aireportuan. Informazio gehiago, hemen.

Argentina
-
Buenos Airesko 6. Zenbakiko Manuel Belgrano Eskola: arratsaldeko 5etan, Eusko Jaurlaritza, Gernikako Bakearen Museoa eta Argentinako Euskadiko Ordezkaritzaren laguntzaren bidez osatutako ‘Gernika’ erakusketaren ixte ekitaldia. Euskaltzaleak-eko Abesbatzaren emanaldia.
-Bahia Blancako Unión Vasca: Arratsaldeko 6etan, Euskal Etxeko txikiek Palihue auzoan dagoen Gernikako Arbolaren kimua ureztatuko dute. 7etan, argazki erakusketa eta bideoak Euskal Etxean. Ekintzak maiatzaren 5ean jarraituko du, iluntzeko 8etan, erakusketaren bukaera eta musika ikuskizun batekin. Informazio gehiago, hemen.
-Chascomuseko Zingirako Euskaldunak: 17:15etan, lore eskaintza eta Aurreskua Independentzia Plazan dagoen Haritzaren kimuaren aurrean. Ekintzak maiatzaren 4tik 11ra luzatuko dira, Gernikari buruzko erakusketa batekin. Informazio gehiago, hemen.
-Mar del Platako Denak Bat: 17:30etan, zeremonia San Martin Plazan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean.
-Rosarioko Zazpirak Bat: Iluntzeko 7etan, ekintza Gernika Plazan (Mitre eta Salta kaleetan). Ondoren, argazki erakusketa (Gernikako Bakearen Museoak utzitako materialarekin) eta Ignacio Lardizabal irakaslearen hitzaldia Euskal Etxearen egoitzan. Erakusketa maiatzean eta ekainean egongo da ikusgai Zazpirak Bat-en.

Uruguai
-
Montevideoko Haize Hegoa: Arratsaldeko 6:30etan, hitzaldi irekia: “Zer dakizu zuk Gernikari buruz?”

Apirilaren 29an, astelehena

Argentina
-Cordobako Gerora. Arratsaldeko 6etan, Bonbardaketaren urteurren oroitzeko zeremonia, Claudio ‘Goro’ Gorosito artista plastikoa partaide. Ekintza Cordobako Legealdi Jauregiko (Dean Funes 94) Regino Maders Aretoan.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia