euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gernika Batailoia: Pradalesek euskaldunek BMGn demokrazia defendatzen izandako partaidetza oroitu du Gernikan

2025/04/07

Euskal autoritateen eta bertako kide ziren familiakoen lore eskaintza Gernika Bataloiko gudariei joan den larunbatean Gernikan
Euskal autoritateen eta bertako kide ziren familiakoen lore eskaintza Gernika Bataloiko gudariei joan den larunbatean Gernikan

PUBLIZITATEA

Batallón Gernika: Pradales reivindica en la villa foral el aporte vasco a la defensa de la democracia en el contexto de la SGM. Gomutatze ekitaldi hunkigarria joan den larunbatean, apirilaren 7an, Gernikan, Eusko Jaurlaritzak Gogoraren —Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua— bidez eta Gernika-Lumoko Udala lankide, Gernika Batailoia gogoan. BMGn, 1945eko apirilean, Point de Graveko batailaren 80. urteurrenaren testuinguru, larunbat goizeko ekitaldia totalitarismoaren kontra, demokraziaren eta bakearen aldeko ekitaldia izan zen, euskaldunek, garai zail haietan, egindako ekarpena goretsiz.

Pradales Gernika Bataloia "gure Herriaren eta giza eskubideen sinbolo" gisa aldarrikatu zuen, "urrats bat aurrera eman zuten milaka euskal herritarrak" gogoan, "demokraziaren, giza eskubideen eta askatasunaren alde bizia arriskatu" zuen jendea

"Euskadin gerra galdu ondoren ere, gure herriak demokrazia eta giza eskubideak defendatzen jarraitu zuen Europan". Pradalesen hitzetan, Gernika Batailoia Euskadiren sinbolo izan zen, egoera dramatiko eta ohiz kanpokoetan, diktadurak eta erbesteak ahulduta, totalitarismoari aurre egiteko lankidetzan aritzeko eta antolatzeko gai izan zen herri baten sinbolo.

Batasun europarra

"Ohoratzeko modurik onena sakrifikatu zireneko hura baloratzea eta babestea da. Europa baketsua, oparoa eta demokratikoa. Horregatik, irmo eutsi behar dugu, diskurtso populista eta autoritarioen aurrean. Ozen mintzatu eta hesiak eraiki nahi dituztenei aurre egin. Baita indartsuenaren legean oinarritutako mundu-ordena defendatzen dutenei ere", azpimarratu zuen Pradalesek, ondorioztatzeko: "Europak batera jardun behar du, gerra-diskurtso eta justifikaziorik gabeko alarmismoetan erori gabe, baina bere askatasuna, segurtasuna eta sorrerako balioak babesteko behar diren neurriak hartuz. Bakearen defentsak bere prezioa duelako. Bai duela 80 urte eta baita orain ere", amaitu zuen Lehendakariak.


Pradales lehendakaria bertaratutakoei mintzo larunbatean Gernikan egindako gomutatze ekitaldian (arg PO-EK)


Ekitaldi osoko zenbait une eta momentutako irudiak (arg Irekia)

Gernika Bataloia

Gernika Batailoia Euskadiko behin-behineko gobernuak sortu zuen, Kepa Ordoki ANV-EAEko militanteak gidatuta. Batailoia garaiko alderdi eta sindikatu ezberdinetako gudariek osatu zuten, eta ideologikoki plurala zen. 1945eko apirilean, ‘Libertad’ Batailoia lagun —ideologia anarkistako errepublikano espainiarrek osatua—, Gernika Batailoiak alemaniar posizioen aurka borrokatu zuen Frantziako Pointe de Graveko batailan, Médoc eskualdean. Guztira Gernika batailoiko bost kide hil eta 35 zauritu ziren.

Hildako bostak izan ziren Félix Iglesias Mina, Atarrabiakoa; Juan José Jausoro Sasia, Alonsotegikoa; Antonio Lizarralde Garamendi, Durangokoa; Antonio Mujika Arrizabalaga, Donostiakoa; eta Prudencio Orbiz Uranga, Villabonakoa.

Gernikako ekitaldian euren ondorengoek hartu zuten parte: Txomin Arruti, Gotzon Arrutiren ilobak; Joserra Atorrasagasti, Jokin Atorrasagastiren semeak; eta Koro Mujika, Antxon Mujikaren ilobak, baita Gernika Batailoiko kideen beste hogeita hamar senidek ere. Ohorezko aurreskuaren ondoren, Point de Graveko batailan hildako bosten senideek -lehendakariak eta erakundeetako ordezkariek lagunduta- lore eskaintza egin zuten. Ekitaldiak instituzioetako hamaika ordezkari bildu zituen, tartean Jaurlaritza eta Legebiltzarra, Gernikako alkatea, Batzar Nagusiak eta abar luze bat, baita Getxoko alkate Amaia Agirre ere, Jose Antonio Agirre lehendakariaren biloba.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia