euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Villegaseko Euskal Etxeak eta Udalak akordioa sinatu dute euskal egoitza eta Gernika Plaza eraikitzeko

2008/03/18

Irudian, bi alderdiak akordioa sinatzen
Irudian, bi alderdiak akordioa sinatzen

PUBLIZITATEA

Iragan asteartean Argentinako General Villegas herriko Euskal Etxeak eta bertako Udalak euskal egoitza berria eta 'Gernika Plaza' gune publikoa eraikitzeko akordioa sinatu zuten. Beste alde batetik, euskal etxe berak makina fresatzaile bat eman zion herriko Hezkuntza Teknikoko Eskolari. Tresna Eusko Jaurlaritzak emandakoa da eta lehen eta bigarren Polimodaleko ikasleen lanen erabilerarako prestatuta dago. Ekimen honekin euskal etxeak aspaldi agindutako hitzari eutsi dio.
'Guztiekin lan egin behar da instituzioak indartzeko. Euskal Etxeak bere arbasoen memoria sustatzeko eta bere presentzia sendotzeko ekintza ugari burutzen ditu'. Horiek izan ziren Argentinako General Villegaseko alkatearen hitzak Villegaseko Euskal Etxearekin iragan asteartean sinatutako akordioaren ondoren. Hitzarmen honen bidez, alderdiek bi lur-eremutan egin beharreko lanak adostu zituzten: lehenengoan, elkartearen egoitza berria eraikiko du Euskal Etxeak eta beste lurrak "Gernika Plaza" gune publikoa eraikitzera bideratutako dira.

Aldi berean, iragan astelehenean 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxeak makina fresatzaile bat --lan-pieza baten azaletik metala kentzeko askotariko ahoak erabiltzen dituen tresna-- eman zion herriko Hezkuntza Teknikoko Eskolari. Ale honen erabilera Ricardo Pont irakaslearen ardurapean dauden lehen eta bigarren Polimodaleko ikasleentzat izango da.

[Hezkuntza Teknikoko Eskolako ikasle batek makina fresatzailea probatu zuen]

Euskal Etxearen izenean, Rodolfo Esainek aspaldi agindutako hitza bete ahal izatearen poza hartu zuen. Haydeé Goedelman hezkuntza zentroko zuzendariak, bere aldetik, eskerrak eman eta Euskal Etxeak ikasle eta irakasleei ematen dizkien hitzaldien bidez eskaintzen dien lankidetza eta harremana baloratu zuen. Ez zuten beste zenbait pertsonari eskerrak emateko aukera galdu nahi izan, formakuntza lanetan laguntza handia ekarriko dien tramankulua bertaratzeko eginiko euren lanagatik, tartean Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Iñaki Mujika Prestakuntza Profesionaleko sailburuordea, Marieli Diaz de Mendibil Eusko Jaurlaritzako ordezkaria Argentinan, eta Cesar Arrondo kudeaketaz arduratu dena Argentinan.


Lotura interesgarriak

Villegaseko EEak zorionak eta eskerrak eman dizkie bere dantzariei
2007ko irailaren 29an EuskalKultura.com-an argitara emana

Gernikako bonbardaketaren oroitza ekitaldia Villegas-en
2007ko irailaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana

Argentinako zenbait euskal etxek Haurraren Eguna ospatu zuten
2007ko abuztuaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia