euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Villegas herri argentinarreko euskaldunek bertako Euskal Etxe berria eraikitzeari ekin diote

2008/09/29

General Villegaseko euskal egoitza izango den eraikinaren eraikitze lanetako lehenengo urratsa: metalezko egitura
General Villegaseko euskal egoitza izango den eraikinaren eraikitze lanetako lehenengo urratsa: metalezko egitura

PUBLIZITATEA

General Villegas-eko Euskal Etxeko kideak gero eta hurbilago daukate euren ekimen ugarien aterpe izango den eraikin egoki bat eskuratzeko ametsa, izan ere, joan den abuztuan hasi baitziren egoitza berria altxatzen. Nahiz eta oraindik goiz den lanen amaiera-datarik ipintzeko, buru belarri hasi dira lanean eta laster eraikinak bere burdinezko egitura eta teilatua izango ditu.

General Villegas, Argentina. Euskal Etxeko bazkideen ahalegin handiz eta Udalaren sostenguarekin, abuztuko azken astean ekin diote Gral. Villegas-eko euskaldunek euren egoitza berria izango den eraikinaren eraikitzeari. Lehenengo etapan, burdinezko egitura eta teilatua, bi isurialdekoa, egingo dituzte. Hori bukatuta, berehala altxatuko dira hormak.

Etxe berri hau hirigunetik bost kaletara dago eta gaur egun alokatzen duten etxearen auzo berean. Eraikin berriaren alboan, “Plazoleta Gernika” delako enparantza ikus daiteke. Bertan landatu zuten Euskal Etxeko kideek joan den martxoan, La Platako Euzko Etxeko José Orbaicetak emandako Gernikako Arbolaren kimua.

Euskal Komunitatea engaiaturik

Eraikuntza-lanen diseinuaren arduraduna Claudia Esain Euskal Etxeko bazkide eta arkitektoa da. Amaitutakoan, bi solairuko etxeak Euskal Herriko baserri baten itxura izango du kanpotik. Barrutik, berriz, beheko pisuan, jai eta ekitaldiak antolatzeko berrehun bat lagunentzako aretoa, sukaldea, komunak eta bulego bat. Liburutegia, euskara eta dantza klaseetarako ikasgela eta hitzaldiak egiteko beste areto bat, ostera, lehenengo pisuan egongo dira.

Oraindik lanak noiz bukatuko diren esateko goiz bada ere, bertako euskaldunak erabat murgilduta daude proiektu erraldoi honetan eta gogor ari dira lanean baita ere diru kontuei behar bezala aurre egiteko. Horretarako, hain zuzen, hainbat ekintza ari dira garatzen, eta gehiago garatuko, besteak beste, janari salmentak, kultur ekitaldiak, eta tabernak herriko deialdietan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia