Gral. Rodriguez, Argentina. "Elkartearentzat garrantzi handia duten bi ospakizun" batu zituen joan den larunbatean Eusko Aterpea Euskal Etxeak 160 gonbidatu partaide ospatu zuen elkarretaratzea, inguruko euskal etxeeetako ordezkariak ere lagun, hala nola Cañuelas, Las Heras, Jose C. Paz, Pilar, Lujan, Moreno eta hiriburuko euskal kolektibitateetako erreferenteekin, FEVAz gain. Afalostean, hiru dantza aurkeztu zituzten Etxeko dantzariek eta herriko Roxana Ceraso abeslariak gaua animatu zuen, kantu emankizun batekin. Gauerdiko hamabiak jotzean, Euskal Diasporaren Egunari buruzko adierazpen bat irakurri zuen Etxeko lehendakari Juan Itceak.
[Euskal dantzak Eusko Aterpearen 20. urteurren jaian]
Urtebetetze guztietan bezala, opariak emateko momentua ere iritsi zen eta, FEVAren izenean Maria Angeles Oñederrak euskal kulturari buruzko bi liburu oparitu zizkion Euskal Etxeari. Gral. Rodriguezeko ALCO eta Rotary Kluba elkarteek ere bat egin zuten euskal gizataldearekin bere ospakizunean.
Jaiari amaiera emateko, topa egin zuten bildutako lagunek euskal etxearen eta euskal gizataldearen alde, eta ikurrina eta bandera argentinarra zituen tarta eder bat konpartitu zuten.
-Festako argazki gehiago, hemen
-Festako bideo instituzionala