euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Las Heraseko eta Mexikoko euskal etxeek San Juan ospatu zuten, suaren usadio zaharrari jarraiki

2013/06/28

Dantzariak sorginaren inguruan (General Las Heraseko bloga)
Dantzariak sorginaren inguruan (General Las Heraseko bloga)

PUBLIZITATEA

San Juan zela eta, bi euskal etxe hauek topaketa eta ospakizun berezi bana antolatu zuten iragan astean. Alde batetik, General Las Herasekoen festan kalejira, sorginaren erreketa, afaria eta dantza emanaldia egin ziren. Nobedade gisa, Donostiako danborrada jo zuten eta sei euskaldun-herenendarrei sariak banatu zizkieten. Bestetik, Mexikoko euskal etxean, urtero legez afaria egin zen, eta ondoren suaren gainean salto egin zuten elkarteko zenbait kidek.

General Las Heras, Argentina. Negua izan arren, ekainaren 22an arratsaldeko 7etan euskal etxekoek urteroko tradizio bete zuten eta San Juan eta San Pedro ospatu zuten Athletic Club Sportsmen-en egin zuten jaiarekin. Zortziak aldera, kalejira hasi zen kalean eta beranduago, iluntzean, bertako euskal dantza taldekoek eta Cañuelaseko euskal etxekoek buruhaundien artean dantza egin zuten, Amaren Plazaraino. Urtero bezala, Sorgina trenaren galponean itxoiten zegoen. Erreketaren momentuan, dantzariek bere inguruan, aurreskua, sorgin dantza eta beste dantza batzuk egin zituzten.

Club Sportsmens-eko kiroldegian 200 lagun elkartu ziren afari bero batekin indarrak berreskuratzeko. 60eko hamarkadako apaingarriak zeuden kiroldegian, euskal etxeko bazkide Taverna arrebek utzitakoak. Mahaikideei ongi etorria emateko, Donostiako Danborrada jo zuten. Afarian zehar, Iturri Zaharreko Ur Berriko dantzariek eta Cañuelaseko Denak Bat taldeak euskal dantzekin girotu zuten ospakizuna.

Las Heraseko San Juanak 2013

[Danborrada General Las Heraseko Sportsmen kluban]

Danborrada ez zen nobedade bakarra izan, sei euskaldun-herenensei sariak banatu baitzizkieten:  Dolli Irigoyen chef-ari, Raúl Ithurburu Las Heraseko Campo de Pato General fundatzaileari; Alejando Yaveneri (sei aldiz Olimpia de Plata eta Abierto Argentino con la Rosa y Negra sariaren irabazle, 1990an); Martín Salaverryri, 10 aldiz Olimpia de Plata eta Nicolas Tavernari, 2 aldiz Olimpia de Plata. Azkenik, Facundo Kennedy Salaberryri, euskaldun jatorriko kirolari gazteari.

Suaren gainetik salto Mexikon

Bestalde, ekainaren 22an Mexikoko euskal etxean afari bat antolatu zen, ohiko San Juan suarekin. Urtero legez, ondoren ausartenek suaren gainetik salto egiteko tradizioa bete zuten. 

2013ko San Juan sua mexikon

[Euskal Etxeko bazkideak suaren inguruan Mexikon]

Euskal etxe hauez gain beste batzuk ere San Juan ospakizuna egin zuten: Chivilcoy eta General Rocakoak, Argentinan; Naguanagua eta Caracasekoa, Venezuelan; Elkokoa (Estatu Batuetan) eta Madrilen (Espainia).

 

 

 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia