euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Acha-ko Euzko Txokoa Euskal Etxeko kirol taldeak bi sari irabazi ditu Argentinako Olinpiada Nazional Berezietan

2018/06/15

Euzko Txokoa-ko igerilari txapeldunak entrenatzailearekin
Euzko Txokoa-ko igerilari txapeldunak entrenatzailearekin

PUBLIZITATEA

‘Manos amigas-Esku Lagunak’ Elkartearen eskutik, La Pampa probintziako Gral. Achako Euskal Etxea Nazioko Olinpiada Berezietan ari da parte hartzen futbol, atletismo eta igeriketa kiroletan. Ikurrinaren koloreak behin baino gehiagotan igo dira podiumera Santiago Perez eta Anabela Romero igerilariek sari bana irabazi baitzuten estilo libre eta bular estiloan, hurrenez hurren.

General Acha, Argentina. Ce.Ri.Va (Centro Rincón Vasco) izenpean, kirol eskaintza zabala du Gral. Achako Euzko Txokoa Euskal Etxeak. Iaz, gainera, gaitasun ezberdinetako lagunak hainbat kiroletan entrenatzen dituen ‘Manos amigas-Esku Lagunak’ elkarteari ireki zizkion ateak.

Walter Mendoza irakaslearen ardurapean, futbol, atletismo eta igeriketa taldea oso maila ona ari dira lortzen eta sari bat baino gehiago lortu dituzte Argentinan zehar lehiatzen ari diren nazio mailako Olinpiada Berezietan. Igeriketa Txapelketa Nazionalean, esate baterako, Euzko Txokoa-ko Santiago Perez geratu zen lehenengo postuarekin estilo libreko kategorian, 15 metroko lasterketan. Marcos Juarez herri cordobatarrean joan den hilabetean izan zen lehiaketan, Anabela Romerok, berak ere Euzko Txokoaren izenean, hirugarren saria lortu zuen, bular estiloan, 50 metroko proban.

Baina berri onak ez dira hor bukatu. Mendozak berak EuskalKultura.com-i jakinarazi dionez, abuztuan ‘Manos Amigas-Esku Lagunak’ eta Ce.Ri.Va probintzia mailako Futbol Txapelketaren egoitza eta antolatzaile izango dira Olinpiada Berezien markoan. Irakasleak iragarri digu ehun bat kirolari espero dituztela lehiaketan parte hartzen.

“‘Manos Amigas-Esku Lagunak’ Elkartean 15 urtetik gorako gaitasun ezberdinetako lagunekin lan egiten dugu”, azaldu digu Mendozak. “Badakigu neska-mutil hauek eskola bukatzen dutenean ez dutela lekurik izaten euren lanekin eta trebakuntzarekin jarraitzeko; horregatik eman nahi diegu sozializatzeko eta ondo pasatzeko aukera bat, badakigulako pazientzia, denbora eta tratu egokiarekin nahi dutena lortu dezaketela”.

‘Manos Amigas-Esku Lagunak’ irabazi asmorik gabeko elkarteak ez du diru-laguntzarik jasotzen eta kirolarien familia eta ingurukoek eman ahal dioten laguntzari esker egiten du aurrera.

Argazki gehiago, Manos amigas de General Acha Facebookean


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia