euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaztemundu 2013 ikastaroaren argazki kronika: musika tresnak, partiturak, entseguak... eta askoz gehiago

2013/09/23

Miren Aizpitarte, Iñaki Esquiroz, Carlos Subijana (irakaslea) eta Facundo Lamenza Gasteizko dantza-plazan parte hartzeko entsaiatzen (argazkia Gaztemundu)
Miren Aizpitarte, Iñaki Esquiroz, Carlos Subijana (irakaslea) eta Facundo Lamenza Gasteizko dantza-plazan parte hartzeko entsaiatzen (argazkia Gaztemundu)

PUBLIZITATEA

Amaitu da 2013ko Gaztemundu eta etxean dira dagoeneko trebakuntza ikastaro honetan parte hartu duten Diasporako 15 lagunak. Euretako asko laster hasiko dira baliatzen egunotan landutakoa eta euskal musika tresnak jotzen irakasten euren euskal etxeetako bazkideei: txistua, panderoa, alboka, trikitixa... Euskal Herrian eman dituzten bi asteak bizi-biziak izan dira: klaseak, entseguak, emanaldiak, bidaiak, lagunak... Nola laburbildu hainbeste bizipen? Jarraian, Gaztemundu 2013ko argazki kronika, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak utzitako irudiei esker.

Vitoria-Gasteiz. Berezia izan da 2013ko Gaztemundu, aurten Diasporako gazteei zuzenduriko trebakuntza ikastaro honek ez duelako adin mugarik izan, aurreko edizioetan ez bezala. Arrazoia zera zen: euskal musika tresnak zirela aurten gaia eta, partaideen aukeraketa egitekoan, betebehar nagusienetakoa instrumentua ondo jotzen jakitea zela. Maila oneko musikariak biltzeko, adin muga kentzea erabaki zen.

Gainera, hautaketa prozesuan nobedade bat sartu zen: hautagaiek bideo bat bidali behar izan zuten, bakoitza bere gustoko instrumentua jotzen (txirula, alboka, trikitixa, pandero...). Horri esker maila oneko taldea bildu da eta --irakasleek EuskalKultura.com agertu diotenez-- ikastaroa benetan aprobetxatu eta baliatu dute. Bi aste eman dituzte Gasteizen, Musika Etxean jo eta su ikasten, eta teknika nabari hobetu eta aurrerapauso handia egin omen dute tarte honetan.

Egunak jardueraz josita izan dituzte ikasleek: klaseak, entseguak, emanaldiak, bisitaldiak, txangoak, lagun berriak, Donostiako Estropadetako giroaz gozatzeko aukera eta baita Gasteizko dantza plazan dantzari eta musikari aritzeko aukera ere!

Jarraian, Gaztemundu 2013ko une batzuk iruditan:

Gaztemundu 2013 001

[Gaztemunduko taldearen parte bat, Gasteizko Udal Folklore eskolako irakasleekin (argazkia Gaztemundu)]

 Gaztemundu 2013 002

[Musika ikasi zuten; baita euskal dantzak ere. Argazki honetan, luzaketak egiten euskal dantza klasea hasi aurretik (argazkia Gaztemundu)]

 Gaztemundu 2013 003

[Gaztemundu taldea Donostian, Kontxako estropadak ikusi ondoren (argazkia Gaztemundu)]

 Gaztemundu 2013 003

[Lehendakariak egin zien harreran, Garikoitz Mendizabal txistulariaren kontzertua entzuten (argazkia Gaztemundu)]

 Gaztemundu 2013 005

[Cordobako Gerora Euskal Etxeko Fernando Zabalza, Agustin Alonso eta Franco Seghesso Lehendakariari euskal etxeko opariak ematen. Hirurak Baietz musika taldeko kide dira (Argentinan euskara hutsez grabatu duen taldea). Oparien artean taldearen CDak ere eman zizkioten Urkulluri eta Mendizabali (argazkia Gaztemundu)]

 Gaztemundu 2013 005

[Oiartzungo Musika Eskolaren Txokoan (Soinuenea ere deiturikoa), Juan Mari Beltran musikariarekin (argazkia Gaztemundu)]

 Gaztemundu 2013 011 

[Taldeko bi kide Zarauzko Euskal Jaietan dantzan (argazkia Gaztemundu)]

 Gaztemundu 2013 012

[Bilboko Guggenheim museoan (argazkia Gaztemundu)]

 Gaztemundu 2013 013

[Eltziegoko Marque de Riscal upategian (argazkia Gaztemundu)]

Gaztemundu 2013 014

[Franco Seghesso, Martina Saa, Fernando Zabalza eta Jose Gutierrez Gasteizko dantza-plazan jotzeko entsaiatzen (argazkia Gaztemundu)]

  Gaztemundu 2013 014

  [Raimundo eta Aitor Riquelme anaiak Txileko bandera erakusten, harro eta pozik, Gasteizko dantza-plazan parte hartu ondoren (argazkia Gaztemundu)] 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia