euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaztemundu 2012ko deialdia argitaratu da gaur; eskabideak aurkezteko epea, ekainak 30a arte

2012/05/30

Gaztemundu 2011ko partehartzaileak (argazkia EuskalKultura.com)
Gaztemundu 2011ko partehartzaileak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du Gaztemundu trebakuntza programaren 2012ko edizioaren deialdia. Egitasmo honen baitan euskal etxeetako 20 gaztek Euskal Herrian trebatzeko aukera izango dute. Aurtengoan programa irailaren 3tik 14a bitartean egingo da eta gaia euskara eta euskal etxeetan euskera irakaskuntza izango da. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Gaztemundu 2012 programaren deialdia argitaratu du gaur, maiatzaren 30ean. Aurtengo edizioa irailaren 3a eta 14a bitartean egingo da eta 51.501 euroko zuzkidura du.

Eskatzaileek bete-beharreko baldintzak: 

1.– Gutxienez 18 urte beteta izatea 2012ko urtarrilaren 1ean.
2.– Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.
3.– Ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko
bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez.
4.– Euskarako ikasgai bat eman aurretiko plangintzari buruzko lan bat egitea.
5.– Gaztemundu programako egonaldirik inoiz egin gabekoa izatea.

Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 30ean itxiko da.

-Informazio osoa eta eskabideen inprimakiak, deialdian eskura daitezke



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia