euskal diaspora eta kultura
2011/04/18
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Buletin Ofizialak (EHAA) gaur astelehena apirilaren 18an argitara eman duen testutik, honako datuak bereizi ditugu 2011ko Gaztemundu programari dagokionez. Baldintza osoak eta testua bere osotasunean irakurtzeko, jo hona.
LABURPENA. Datu eta eskakizunak
--Egonaldi edo partaide kopurua. Gaztemundu 2011. Egonaldi kopurua 30ekoa da.
--Bete beharreko baldintzak.
1.- Gutxienez 18 eta 30 urte bitartean edukitzea 2011ko urtarrilaren 1ean.
2.- Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.
3.- Ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez.
4.- Euskal etxe baten kudeaketa ereduari buruzko azterlan bat egina izatea, finantza eta programazio alorrak aipatuz.
5.- Gaztemundu programako egonaldirik inoiz egin gabekoa izatea.
--Eskabideak baloratzeko irizpideak.
1.- Ebaluazio Batzordeak honako irizpide hauek erabiliko ditu aurkeztutako eskabideak baloratzeko:
a) Ikerketa edo azterlanaren balorazioa: 40 puntu gehienez [«Finantza eta programazio alorrak aipatuz, euskal etxe baten kudeaketa ereduari buruzko azterlan» horretan lau arlo hauek izango dira kontuan, bakoitza hamar puntu arte: erredakzioaren kalitatea, informazioa eskuratzeko erabilitako iturriak, inplikazio maila eta bakoitzaren ekarpena]
b) Eskatzaileak zenbateraino hartzen duen parte bere euskal etxeko jardueretan: 35 puntu gehienez [«Eskatzailearen parte hartze maila partaide den euskal etxearen bizitza sozialean». Eskatzaileak euskal etxearen ekintzak antolatzen eta burutzen laguntzen duen eta horietan parte hartzen duen baloratuko da, baita zuzendaritza organoetan parte hartzen duen ere]
c) Euskara jakitea: 15 puntu gehienez [Oinarrizko ezagutza mailari 5 puntu, erdi mailari 10 puntu eta goi mailari 15 puntu emango zaizkio]
d) Euskal Herrian inoiz egon gabekoa izatea: 10 puntu gehienez [10 puntu emango zaizkie Euskal Herria bisitatu ez dutenei]
Hautaketa prozesuan onartzeko, eskabideek 50 puntu lortu beharko dituzte gutxienez.
--Aurkeztu beharreko dokumentuak
a) Pasaportearen edo nortasun agiriaren kopia, adina eta bizilekua egiaztatzeko
b) Euskal etxeak emandako ziurtagiria, eskatzaileak honako baldintza hau betetzen duela egiaztatzen duena: ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez. Euskal etxeak ziurtatu beharko du bere gain hartuko dituela esleipendunak bere betebeharrak ez betetzeak sor ditzakeen gastuak, eta txosten bat erantsi beharko du eskatzaileak etxe horren jardueretan duen parte hartzeaz
c) Finantza eta programazio alorrak aipatuz, euskal etxe baten kudeaketa ereduari buruzko azterlan bat, gehienez ere 10 orrialdekoa
d) Euskara badakiela egiaztatzeko agiria.
Eskatzaileak izenpetu beharko du eskabidea.
--Eskabideak aurkezteko epea. Hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera
Lege balioa duen testu bakarra EHAAk argitaratu duena da. Testua osorik hemen kontsulta dezakezu. Pdf bertsioa, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus