euskal diaspora eta kultura
2009/07/15
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Gaztelupe koralak kontzertu bira egingo du urriaren 31tik azaroaren 14a bitartean, Hego Amerikako Uruguai, Argentina eta Txile herrialdeak bisitatuz. Dagoeneko lotuak ditu talde donostiarrak emanaldiak Uruguaiko Montevideon; Argentinako Buenos Aires eta BarilocheN; eta Txileko, Valparaíso eta Santiago hirietan. Hala ere taldeak atea zabalik utzia du irteera aurretik geratzen diren hilabete hauetan euskal etxeren batek beste emanaldiren bat egiteko proposamena egin dezakeelakoan.
Lehenengo geldialdia Buenos Airesen egingo du koruak. Bertan azaroaren 1ean kontzertua eskainiko du eta 3ra bitartean hirian geratuko da turismoa egiteko asmoarekin. Ondoren, Montevideon, euskal komunitatearen ongi etorria izango dute eta emanaldia eskainiko du Gaztelupek Euskal Etxean ospatuko den afariaren ostean. Montevideotik, Barilochera. 2000. urtean koralak Bariloche hiria bisitatu zuen eta orduan, bueltatuko zirela agindu zieten euskal komunitateko kideei. Hitza bete nahian bueltatzen dira donostiarrak eta, oraingoan, hiriko katedralean kantatzeko aukera izango dute.
Azaroaren 10ean dute azken-aurreko kontzertua Gaztelupekoek Txileko Viña del Mar-Valparaison eta azkena, azaroaren 13an, Santiago hiriburuan. Bidaiak iraungo dituen 15 egunetan, donostiarrek aukera izango dute kantatzeko, baina baita turismoa egiteko ere, adierazi dio EuskalKultura.com-i Iñaki Inciarte bidaiako antolatzaile teknikoak (tel 34 943 433 030).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus