euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaurtik urriaren 11era arte hainbat euskal film ikusgai Tolosa Okzitanian, euskal zinemari eskainitako atzerabegikoan

2020/10/02

Zikloak Etxepare Euskal Institutuaren partaidetza izan du. Irudian, Oskar Alegria, bere bi filma erakutsiko dira Okzitania Tolosan (arg Jone Bordato)
Zikloak Etxepare Euskal Institutuaren partaidetza izan du. Irudian, Oskar Alegria, bere bi filma erakutsiko dira Okzitania Tolosan (arg Jone Bordato)

PUBLIZITATEA

Tolosa, Frantzia. Espainiako zinemagintzari buruzko Cinespaña jaialdiaren baitan izango da eta Euskal Zinema Berria atalaren barnean lau ataletan banatuko dute euskal zinemagintzari eskainitako atzerabegirakoa. hauek izango dira lau atalok: “Moriarti”, izen bereko ekoiztetxearen lan esanguratsuenak bilduz; “Fictions”, azken urteotan fikzioan gailendu diren pare bat film eskainiz; “Documentaires”, dokumentalgintzan azken urteotako izenburu esanguratsuak jasoz; eta “Court-Métrages – Cuerpos, gritos y escenas de vida” atala, emakumeek film laburren bidez euskal zinemagintzari ekarritako begirada berriari eskainia.

Jaialdiaren aurkezpen-hitzetan esaten denez, “Ziklo honek euskal zinemak azken boladan izan dituen ildo ezberdinak zeharkatuko ditu, film arrakastatsuenetatik hasi eta egile independenteen ekoizpenetaraino”. Izan ere, antolakuntzaren ustetan, “duela hamarkada bat pasatxotik, [Euskal Herriko] toki eta gertaera batzuetan zinema independentearen olatu baten ernamuina sortu da, Espainiako interesgarrienetako eta emankorrenetako bat izaten amaitu duena”.

Euskal zinemagintzari eskainitako atzerabegirakoaz gain, beste sail batean ere izango da beste euskal film bat ikusgai, Oskar Alegria zinegile nafarraren Zumiriki dokumentala (2019) Film Dokumental Onenaren sariarengatik lehiatzeko hautatua izan baita.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia