San Frantzisko, AEB. Urtero sasoi honetan bezala euskal besta sasoia da agorril edo abuztu hondarrekoa Kalifornian, eta asteburu honetan San Frantziskoko euskaldunek "Gure Euskal Etxeko Jaialdia" edo "Basque Cultural Center Jaialdia 2019" delako besta ospatuko dute, bertako kantari, bertsolari, dantzari, klika eta musikariekin batera Europako gonbidatuak ere bertan, hala nola pilotariak (Bixintxo Bilbao, Maxime Etcheverry, Peio Larralde eta Jon Saint Paul), Michel Etcheverry kantaria eta musika eta animazioa Jean-Louis Bergara eta Beñat Chaubadindeguy-rekin. Aita Cachenaut omonier ohia ere lagun talde batekin izango da, eta igandeko meza aita Iturberekin batera emanen du euskaraz...
Europako bisitariak astean zehar Bakersfield-eko Euskal Etxetik pasatu eta Kern County Basque Club-en arituko dira. Eta datorren asteburuan Chino bisitatu eta bertako Urteko Euskal Piknik eta bestan ere arituko dira, kantuz, musikan, animazioan...
(Gogoratu ondoko asteburuan, irailaren 9an, Marin-Sonomako euskaldunek euren piknika egingo dutela Penngroven, Marin-Sonoma Basque Association euskal etxea antolatzaile)
Asteburu honetako egitaraua South San Frantziskon: