euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaurtik iganderaino Boisen, 'San Inazio Basque Festival' Urteroko Euskal Jaiak, ekitaldi programa oparoa lagun

2024/07/26

Boiseko Euskal Jaiak urtero San Ignazio egunetik (uztailaren 31tik) hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira hiriburu idahotarrean
Boiseko Euskal Jaiak urtero San Ignazio egunetik (uztailaren 31tik) hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira hiriburu idahotarrean

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Dena prest dago Boisen gaur arratsaldez urteroko Euskal Jaiei hasiera emateko, bertako euskal komunitatearen zaindari den San Inazioren ohoretan. Ingelesezko ofizialki 'San Inazio Basque Festival' deitzen dutena gaur arratsaldean abiatuko da hiriko 'Basque Block' edo euskal auzoan, 'Basquing on the block' ekitaldiko haur jolasekin eta Anduiza frontoian jokatuko diren lehenengo pilota partidekin, tartean 'Basque Country 4 1/2  Esku Pilota Txapelketa'ko finalaurrekoekin (ikus bereizita San Inazio pilota programa).

Larunbata izan ohi da urtero festa hauetako egun nagusia, oparoena proposamenetan. Pilotaz gain, golfak ere izango du ohi duen protagonismoa, Warm Springs Golf Zelaian goizeko 07etatik aurrera jokatuko den Euskal Irekiarekin. Goizeko 11etan musika, dantza eta  bestelako emanaldiak hasiko dira Basque Block-eko guneetan, Boiseko Gazteak-ekin (dantza), Txantxangorriak (trikitixa, panderoa eta euskal instrumentuak) eta Oinkarien (dantza) ikuskizunekin.

Eliteko pilotariak, bertsolariak, San Inazio meza...

Oinkarien emanaldiaren aurretik bertsolaritzak ere izango du lekua, 12:30ean, Nerea Ezeiza, Oier Pastor, Martin Goikoetxea eta Todor Azurtzarekin. Gogora dezagun Nerea Ezeiza New Yorken bizi den donostiarra dela, Oier Pastor San Frantziskon bizi den lemoarra, Martin Goikoetxea Wyomingeko Rock Springsetik heldu dela, eta Todor Azurtza Boisen bertan bizi den bertsolari eta euskal kultura sustatzailea dela.

Pilota partidekin batera —tartean 4 1/2ko Esku Pilota Txapelketa (eliteko emakumeak)—,  larunbat arratsaldeko programak San Inazio meza eta prozesioa nabarmentzen du, egun horretan bakarrik dantzatzen duen bertako 'Oñati' dantza taldeko kideak dantzari lagunduko dutela santu loiolatarraren estatua Boiseko kaleetan Saint Mark elizaraino. Mezan, Biotzetik euskal abesbatzak kantatuko du eta dantzariek aldarean dantzatuko dute ofertorioan, meza 'Iñaki zure zaindari haundia' (sic) ereserkia kantatuz amaitzeko. Basque Blocken kaleartean 21etatik aurrera egingo den erromeriak, euskal-amerikar banda berrienarekin, Triki Taka Stomp, ahituko du eguna.

Euskal amerikar banda berriarekin

Igandean, programa publikoak ez du ekitaldirik azpimarratzen, baina bertako familia eta lagunak Kristin Armstrong Municipal Park-en bilduko dira urteroko pinika egiteko 'antxineko morun', eta zazpietatik aurrera musika, dantza eta giroa Basque Blockera itzuliko dira, egunari eta aurtengo jaiei Triki Taka Stomp-ren kale-erromeriarekin amaiera emateko.

BOISE SAN INAZIO EUSKAL JAIEN EGITARAUA 2023

Uztailaren 26an, ostirala

-5:00pm: Basquing On the Block
-5:00pm: Men’s B League Pala
-6:00pm: Men’s A League Pala
-7:00pm: Women’s Handball Semi Final Game 1
-7:30pm: Women’s Handball Semi Final Game 2

(bertakoekin batera, Euskal Herritik propio etorritako elite pilotariek hartuko dute parte: Olatz Arrizabalaga, Enara Gaminde, Leire Garai, Naroa Agirre))

Uztailaren 27an, larunbata

-7:00am Basque Open Tournament at Warm Springs Golf Course (Check-in)
-8:00am Basque Open Tournament at Warm Springs Golf Course (Start)
-10:00am Pala Tournament (men)
-11:00am Boiseko Gazteak Performance
-12:00pm Txantxangorriak Performance
-12:30pm Bertsolariak (Nerea Ezeiza, Oier Pastor, Martin Goikoetxea, Todor Azurtza)
-1:00pm Oinkari Basque Dancers Performance
-2:00pm Boise Vs San Francisco Mixed Pala Game
-3:00pm Women’s Pala Game
-4:00pm 4 1/2 Women’s Handball Tournament Final (elite players)
-4:30pm Women’s Handball Award Ceremony
-7:00pm Mass with Boise Oñati Dancers & Biotzetik Basque Choir at St. Mark’s Catholic Church
-8:00:pm Street Dance Triki Taka Stomp euskal-amerikar banda berriarekin

Uztailaren 28an, igandea

-11am Picnic at Kristin Armstrong Municipal Park followed by games
-7:00pm Elite Women’s Handball Exhibition Game
-7:00pm Txantxangorriak Performance
-7:30pm Bertsolari Performance
-8:00pm Street Dance Triki Taka Stomp! euskal-amerikar banda berriarekin

Taberna orduak jaietan Basque Block-en
-Ostirala: 1pm - 1am
-Larunbata: 10am - 1am
-Igandea: 5pm - 11:30pm

-.Hona bertako TV albistegietan 2024ko San Inazio jaiez aireratutako berria

Eta Jaclyn Travelen iazko bideo bat San Inazio Euskal Jaiak aurkeztuz:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia