Gaurkoa: Euskara, Memoria Bizia, berdintasuna eta liburu aurkezpenak Mundu-Batzarreko bigarren egunean
2015/10/08
Mundu Kongresuaren inaugurazio ekitaldia, atzo. Mahaian, hizlari, Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Kinsley Aikins aditua eta Asier Vallejo, Kanpoan dagoen Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria (argazkia Ir
Lehenengo egunaren ondotik, bigarrena. Atzoko formatoari jarraituz, goizean zenbait hizlari mintzatuko dira, gaiak bereziki euskara izanik (Argentinan 25 urte bete dituen Euskara Munduan, eta Mintzanet programak), ahozko euskal historia bildu, atxiki eta eskuragarri jartzeko Memoria Bizia programa, eta genero berdintasuna euskal etxeetan. Arratsaldeko partean, berriz, Aholku Batzorderako ordezkariak hautatzea eta Diasporari buruzko zenbait libururen aurkezpena.
Vitoria-Gasteiz. Hona gaur ostegunerako, urriaren 8rako egitaraua:
Osteguna
09:00 Euskara Munduan (Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria)
09:30 Mintzanet Proiektuaren aurkezpena (Ritxi Lizartza, “Mara-Mara”)
09:45 Eztabaida
11:00 Kafe atsedenaldia
11:30 “Memoria Bizia”, euskal emigrazioaren ahozko lekukotzen bilduma (Pedro Oiarzabal, Deustuko Unibertsitatea)
12:00 Eztabaida
12:30 “Berdintasunerako lidergoa” (Maitane Urbieta, Eraberria Aholkularitza)
13:00 Emakumeek euskal etxeetan duten eginkizunari buruzko eztabaida
14:00 Bazkaria
15:30 Aholku Batzordearen ordezkariak hautatzea
LIBURUEN AURKEZPENAK
16:30 Amerikar mendebaldeko euskaldunen entziklopedia biografikoa (Koldo San Sebastián)
17:00 Kubako euskal emigrazioari buruzko mintegiaren hitzaldiak (William Douglass)
17:30 Euskaldunak Antioquian Austriarren erregealdian zehar, 1510-1700 (John Ricaurte)
18:00 Iberoamerikara eginiko euskal eta nafar emigrazioaren nortasuna eta egitura, XVI.-XXI. mendeak (José Manuel Azcona)