euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaurko afari eta traguekin behin-betiko itxiko ditu ateak Renoko Santa Fe euskal hotel historikoak, koronabirusa kari

2020/07/12

Renoko Santa Fek zerbitzatzen duen edaririk ezagunena, euskaldunen picon-a da, klasiko historiko bat Euskaldunen AEBetan
Renoko Santa Fek zerbitzatzen duen edaririk ezagunena, euskaldunen picon-a da, klasiko historiko bat Euskaldunen AEBetan

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. COVID-19 koronabirusaren garai honetan beste euskal jatetxe baten ateak itxiko dira gaur. Renoko Santa Fe Hotela, hiriko azken euskal ostatu historikoetako batek --Louis Basque Corner baino ez da geldutuko bihartik aurrera hirian-- gaur azkeneko eguna izango duela iragarri du. Gaurkoan bertara doazenek afaria bost dolarretan eta traguak dolarrean eukiko dituzte. Hala adierazi du Santa Fek berak, bere sare sozialetan.

Gogora dezagun berez 1929an sortu zuten Santa Fe euskal ostatua 1949an ekarri zutela geroztik helbide eta egoitza izan duen eraikin honetara, jatorrikoa sute batean kixkali ondoren. Zubillaga familia esnazuarrak (Aldude, Nafarroa Beherea) kudeatu izan zuen luzaroan eta saldua izan ondoren, 2017an erosi zuen egungo jabeak, ondoren pare bat urte itxita egon eta 2019ko uztailaren 22an, obrak eginda, berriz zabaltzeko.

Baina urtebete eskas baino ez du iraun. Gaur gauean adierazi dute itxiko dituela azkenekoz ateak. Gaven Sarratea kantinero gazteak berant arte zerbitzatuko dutela erran du,pikonak eta traguak dolarna..

(Santa Fek, bere eraikina inguratzen daukan Harrahs kasino handiak ere ekainean iragarri du ez dela berriz zabalduko eta bere ordez 540 apartamentu zabalduko direla errentatzeko)

-Renoko Santa Fe Hotel ostatu euskaldunaren Facebooka



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia