euskal diaspora eta kultura
2009/09/23
PUBLIZITATEA
Viña del Mar, Txile. 'Euskadi, gure arbasoen lurra, la tierra de nuestros ancestros' erakusketak 24 lan biltzen ditu orotara --20 margo eta 4 zizelketa-- euskal jatorria daukaten zortzi emakume artistek eginak. Euren izenak: Nelly Aorostizaga (sic) Calderon, Ana Maria Canala Echevarria, Beatriz Cruzat Rioseco, Mónica Gonzalez Arrieta, Lucy Lafuente Indo, Itziar Mondragon Martinez, Laura Rojas Zubieta eta Maria Luisa Sainz Aguirrezabal.
Archibaldo Uriarte, Bosgarren Erregio Txiletarreko Eusko Etxeako lehendakariak azaltzen duenez, "erakusketa egiteko ideia gure guraso, aiton-amon eta abarrak jaio ziren lurreko paisaiak, ohiturak, identitateak eta oroitzapenak jaregin, interpretatu eta erakusteko beharretik hasi zen".
Euskal ekarpena Bigarren Mendeurrenera
"Hori guztia zehazten eta gauzatzen joan da geure gizataldeko artista multzo bat partaide, hasieratik artearekiko zaletasuna lokarri izan baitute, baina Euskadirekiko, euskal familia, eta geure tradizio eta kulturarekiko maitasunarekin elkarbanatua".
"Horren emaitza da erakusketa hau. Bertan ikus daitezke "mendi berdeak, herriak eta baserriak, ermitak, zelaiak eta itsasoak, sustraien tradizioen eta kulturaren memoria garaikidea. Valparaiso-Viñako Euskal Gizataldearen ekarpentzat har daiteke Bigarren Mendurrenarekiko", laburbiltzen du Uriartek, aukera baliatuz eskerrak emateko "Viña del Mar-eko Udalari eta bere alkate Virginia Reginatori" erakusketara ekarri dion laguntzarengatik; eta baita ere Eusko Etxea-ko zuzendaritzako kide den Maria Luisa Sainz Aguirrezabal-i, eta geure artistei", eurei esker gauzatu ahal izan baita ekimen hau.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus