euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur zabalduko da Liman Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenari buruzko Erakusketa

2012/09/07

Bi deialdiak islatzen dituzten afixak: Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenaren Erakusketarena, gaur bertan egingoi dena; eta Arantzazuko Amaren Anaidiaren fundazioaren 400 urteurrenekoa, igandean
Bi deialdiak islatzen dituzten afixak: Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenaren Erakusketarena, gaur bertan egingoi dena; eta Arantzazuko Amaren Anaidiaren fundazioaren 400 urteurrenekoa, igandean

PUBLIZITATEA

Hiriko alkate Susana Villarán de la Puente, Euskadiren Ordezkari Ana Urchueguia eta bertako Euskal Etxeko lehendakari Raul Noblecilla partaide, gaur eguerdian zabalduko da ofizialki Limako Erdigune Historikoaren baitan, Casa Rimac delakoan, Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrena gogoan hartzeko antolatutako erakusketa. Aldi berean, datorren igandean, irailaren 9an --Arantzazuko Andra Mariaren egunean alegia-- eta euskal etxea tarteko ere, meza berezia emango du Callaoko apezpiku erretiratu Miguel Irizar euskaldunak, eman ere aurten 400 urte betetzen direla-eta hirian Arantzazuko Andra Mariaren Kofradia sortu zenetik, non eta meza egingo den San Frantziskoko Komentuan, ondoren ekitaldi bat ere egingo delarik.

Lima, Peru. Gaur ostirala eguerdiko hamabietan zabalduko ditu ateak Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrena kari Limako Udaletxe Metropolitanoak, Euskadiren Ordezkaritzak eta Limako Euskaletxeak antolatutako erakusketak, apirilaren 26an ekintza lazgarri hura gertatu zeneko urtebetetzea gertatu zenetik gisa eta bertsio batekin edo bestekin munduko hainbat herri eta hiri bisitatzen ari den erakusketa ibiltaria denak, nazioartean barreiatuta dauden Euskadiren Ordezkaritza bultzatzaile eta leku bakoitzeko hainbat euskal etxe eta elkarte laguntzaile.

Hitzordua Limako Udalatxeko Rimac Aretoan egingo da eta bertan parte hartuko dute Limako alkate Susana Villaran de la Puentek, Eusko Jaurlaritzako Ordezkari Ana Urchueguiak eta Euskal Etxeko kide baliotsu den Jon Guarrotxenak, aspaldian Perun bizi bada ere Euskal Herrian jaioa eta ume txikia zelarik bonbardaketa egunean Gernikan zegoena; horiekin batera, anfitrioi izango da Limako Euskal Etxeko lehendakari den Raul Noblecilla.

Arantzazu Eguna eta 400 Urteurrena

Bestalde, Limako Euskal Etxetik baita ere bigarren gonbidapen berezi bat heldu zaigu, iganderako, irailaren 9rako, egun horretan ospatzen baita Arantzazuko Amaren Eguna eta kari horretara meza berezi bat emango du Lima Erdigune Historikoan dagoen San Frantzisko Basilikan Miguel Irizar ormaiztegitarrak, Callaoko apezpiku emeritu denak, eman ere aurten Liman Arantzazuko Andra Mariaren Kofradia sortu zeneko laugarren mendeurrena betetzen ari dela-eta.

Meza, haste-hastetik Kofradiaren egoitza izan zen San Frantziskoren elizan egingo da, gaur egun ere Arantzazuko Amaren aldarea eta irudia ere bertan gorde eta gurtzen direla. Goizeko hamaiketan emango da meza eta ondoren Frantziskotarren Komentuko beste areto batean oroitze-ekitaldi bati ekingo zaio. Euskal-perutarrak, euskaldunak, euskaldunen lagunak eta jendea oro dago gonbidatuta, adierazi digute Euskal Etxetik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia