euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur zabaldu da Diasporan egoera larrian daudenentzako 2008ko laguntza deia; epea maiatzaren 26an itxiko da

2008/04/24

Euskal Etxeetako kideek eta EHtik kanpo egoera larrian diren beste euskaldun batzuk ere parte har dezakete deialdian. Irudian, La Platako Euzko Etxea
Euskal Etxeetako kideek eta EHtik kanpo egoera larrian diren beste euskaldun batzuk ere parte har dezakete deialdian. Irudian, La Platako Euzko Etxea

PUBLIZITATEA

Gaur zabaldu da epea, inguruan euskal kolektibitateko kiderik gabezia handian edo asistentzia falta larrian daukaten Euskal Etxeek, momentu jakin bateko larrialdi edo egoera areagotu bat arintzen laguntzeko eskabideak egin ditzaten. Epea maiatzaren 26an bukatuko da. Deialdira aurkeztu nahi duten norbanako edo familiek, kide diren Euskal Etxera jo beharko dute eta bertan galdetu. Inguruan Euskal Etxerik ez balego, bizi diren tokitik hurbilen dagoenera jo beharko lukete.
Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak (EHAA-BOPV) atzo, apirilaren 3an eman zuen argitara 2008ko Apirilaren 1eko Ebazpena, Lehendakaritzako Idazkari Nagusiak sinatua, Euskal Etxeei dirulaguntza emateko deialdia zabaltzen duena, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko 2008an. 222/2003 Dekretuak, irailaren 30ekoak (urriaren10eko EHAA, 198 zk.) arautzen du Euskal Etxeei diru-laguntzak horiek emateko deialdia, aurtengoan 220.000 euroko kopurua izan duena.

Diru-laguntza deialdi honetara aurkezteko asmoa izan dezaketen Euskal Komunitateetako kideek, aipatu 222/2003 Dekretuko bañldintzak betetzen dituztela, Euskal Etxeetara jo beharko dute eskaerak tramitatzeko. Euskal Etxe bateko kide direnek beraien zentrora jo beharko dute, eta ez direnek barruti edo eskualde horretan egon daitezkeen euskal etxeetako batera zuzendu beharko dira. Hor ere euskal etxerik ez balego, bizi diren tokitik hurbilen daukaten euskal etxera.

Balorazio irizpideak

Diru-laguntzak emateko eskaeretan akreditatzen den egoeraren larritasuna aztertuko da, urteroko deialdiaren Ebazpenean ezarriko diren baldintzen arabera, eta gutxieneko aspektu hauek bete beharko ditu:

a) Familiaren egoera ekonomikoa, herrialdearen batazbesteko errenta kontuan hartuta: 5 punturaino

b) Osasun arazoaren larritasuna edo behar larriaren egoera: 15 punturaino

c) Beharrei egokitutako eskaera izatea: 5 punturaino

Entregatu beharreko agiriak

a) Eskaera inprimaki ofiziala, interesa duen pertsonak, bere tutoreak edo ordezkari legalak izenpetua, eta Euskal etxeak abalatua

b) Familia unitatearen urteroko diru-sarreren ziurtagiria, edo aurkeztu ezin bada, agintari eskudunaren zinpeko aitorpena

c) Familia unitateak dituen ondasun higiezinen txostena

d) Euskal Gizataldeetako kideak direnen akreditazioa

e) Pertsona onuradunaren egoeraren txostena, Euskal etxeak emana. Euskal etxeari dagokio eskaeraren tramitazioa

f) Diru-laguntza erabiliz egingo diren gastuen aurrekontua

g) Osasun laguntza eskatzen dutenek medikuen ziutagiria aurkeztu beharko dute, osasun egoeraren adierazleak eta egoera larrian daudela adierazten duten ziurtagiriak edota osasun asistentziagatik sortutako gastuen justifikantea

Euskal Etxeak egin beharreko bidea

Euskal Etxeei dagokienez, aipatu agiriak eta pertsona onuradunak sinaturiko eskabidea www.euskadi.net webgunean adierazten diren jarraipide eta ereduen arabera beharko dituzte aurkeztu, bertan xehetasunez azaltzen denez.

Eskaerak aurkezteko epea 2008ko maiatzaren 26an amaituko da Euskal Etxeentzat. Pertsona onuradunek, beraz, aldez aurretik mugitu beharko dira, behar diren paper eta agiriak lehen bait lehen lortuz edo lortzen lagunduz, Euskal Etxeak aski denbora izan dezan agiri guztiak bildu eta osatzeko, azkeneko eguna den maiatzaren 26aren aurretik.


Lotura interesgarriak

Deialdiari buruzko jarraipideak eta argibideak
www.euskaldi.net webgunean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia