euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur Sara Pagolaren bisita jasoko du Azulgo EEak eta igandean Gizataldeen Festan parte hartuko du

2013/11/20

Azulgo Gure Etxea euskal etxearen datozen ekintzak
Azulgo Gure Etxea euskal etxearen datozen ekintzak

PUBLIZITATEA

Bertako euskal gizataldearentzat garrantzi handia duten hiru ekintza burutuko dira egun hauetan Buenos Aires probintziako Azul hirian. Hasteko, Gure Txokoa-ko lagunekEuskadiko Ordezkaria den Sara Pagolaren bisita jasoko dute gaur, azaroaren 20an. Larunbatean, ordea, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko dute Immigranteen Plazan, komunitate osoari begirako zeremonia adierazgarri batean. Aste honetako programarekin bukatzeko, Gure Txokoa-k Kolektibitateen Festan ere hartuko du parte, euskal kultura, ohiturak eta gastronomia bultzatzen jarraitzeko.

Azul, Argentina. Mercosur-eko euskal etxeak bertatik bertara ezagutzeko emandako hitza betetze bidean, Azul hirira iritsiko da gaur Sara Pagola Ordezkaria. Bisitaren baitan erakundeko agintariekin bilduko da Delegatua, iritziak elkar trukatu eta Urkulluren Gobernuko lan lerro nagusiak azaltzeko. Hitzordua gaur da, arratsaldeko 7etan, Irigoyen kaleko 926. zenbakian dagoen egoitzan.

Aste honetako egitarauarekin jarraituz, Gernikako Haritzaren kimu bat landatuko dute Gure Txokoa-ko lagunek larunbatean herriko Immigranteen Enparantzan. Landatze ekitaldia goizeko 10:30etan hasiko da, Malére eta De las Carretas kaleetan kokatuta dagoen berdegunean. Azkenik, eta urtero bezala, herriko Gizataldeen Jaian hartuko du parte euskal etxeak kultur stand batekin. Jaialdia ‘Veredón Municipal’ delako gunean egingo da hamarretik gora erakunde partaide. Azulgo Gizataldeen Jaiaren XVIII. edizioa datorren igandean izango da, gaueko 8etatik aurrea.

Gure Txokoa eta komunitatearekiko engaiamendua

Gero eta zabalagoa da euskal etxeen konpromisoa euren gizarteen bizitzan. Kari horretara, antolatzen dituzten aktibitateen eskaintza handituz joan da azken urteotan. Honekin lotuta, euskal etxekoek jakinarazi dute ekimen berezi bat burutu zutela joan den larunbatean, Diabetesaren Nazioarteko Eguna zela eta.

  Hitzaldia Gure Txokoan 2013 01 

[Nicolas Castiglione biokimikaria euskal etxean emandako hitzaldian (argazkiaEE)]

Osasunari zuzendutako arratsaldean, Nicolas Castiglione biokimikariak Diabetes eta arrisku faktore kardiobaskularrei buruzko hitzaldi bat eman zuen. Gaiak jakinmina piztu zuen herritarren artean eta entzule asko bildu ziren ekitaldira.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia