euskal diaspora eta kultura
2009/09/20
PUBLIZITATEA
Auritz, Nafarroa. Aurtengoan Auritzi fortunatu zaio Estatu Batuetan artzain ibili ziren euskaldunen gorazarre hondarreko urteetan antolatu egun osoko besta eta elkarretaratzearen ardura. Hainbat jende eta enpresa laguntzailerekin batera, Udalbide, Artzain Mundua, Auritzeko Udala eta Nafarroako Gobernua ibili dira antolatzaile.
Aurtengo berezitasunen artean, bi behar dira aipatu. Batetik, Luzaideko Bolant dantzak ikusi ahal izango direla, egiazkoak, eta hau normalean urtean behin bakarrik, Corpus egunarekin batera Luzaiden bertan bakarrik ikus daitekeen gauza izaten da. Eta, bestetik, antzerki bat sartu dela egitarauan, emazte edo emakumeek Ameriketako gauza honetan egin zuten lan eskerga aipatuz.
Patxi Zabalzaren obra hau Patxik berak eta bere arrebak antzeztuko dute, baserri baten istorioa kondatuz, aitak istripua izan eta zorrak kitatzeko semeak Ameriketara abiatu behar duela, ama-alabak baserria aurrera ateratzeko ardurarekin utziz.
Hona egitaraua:
-10:00etan: Harrera ekitaldia eta meza
-11:30etan: Bolant dantzak eta bertsolariak
-12:30etan: Antzerkia
-13:30etan: bazkari herrikoia frontoian (sarrerak agortuta)
-Goiz osoan euskal artzainen Ameriketako bizitzari buruzko erakusketa egongo da zabalik Aurizko Kultura Etxean
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus