Kaliforniako Chino herriak asteburu honetan ospatuko du bere urteroko euskal jaia. Eta Chinon dabiltza 2017ko Museko Mundu-Txapelketako partaideak. Txapelketa joan den asteburuan San Frantziskon hasi bazuten ere, asteazken gauetik Chinora etorriak dira, antolaketa San Frantzisko eta Chinoko komunitateen artean partekatu baitute. Hiri batean zein bestean, partidak jokatzearekin batera bertako euskal jaietan hartu dute parte. Txapela gaur erabakita, bihar eta etzi Chinoko Euskal Besten Programara bilduko dira.
Chino, AEB. Joan den asteko ostiralean egin zen South San Frantziskoko Gure Euskal Etxean Euskal Komunitateen arteko XL. Museko Mundu-Txapelketako harrera-afaria, biharamunean, larunbatez, txapelketako partidei eusteko. Programa zabalean abuztuaren 25etik irailaren 3ra bitartean jokatzen ari den txapelketan, hamaika dira jokatzen ari diren bikoteak, honako herrialdeen ordezkari: Argentina, Kanada, Txile, Euskadi (2), Frantzia, Mexiko, Uruguai, Estatu Batuak (2) eta Venezuela. Lerro hauek idazten ari garenean, haxe da sailkapena, jokatzeko geratzen diren azken partiden emaitzen zain:
Txapelketako eguneroko plangintza eta programa, hemen kontsulta daiteke.
Asteburu honetan, bestalde, Chinoko Euskal Etxeak bere Euskal Piknik eta Besta egingo duelarik, programak zenbait ekitaldi eta ospakizun biltzen ditu. Konparazio, NABOko pilota finalak bihar larunbata egingo dira hiriko Aphessetchetarren trinketean, goizeko 10etan hasita. Hona txapelketako programa:
Gauez, afaria izango da 18:00etan Euskal Etxean. Igandean, berriz, ekitaldiak egun osoan Fairgrounds-etan egingo dira: Meza, 10etan, aita Javier Altuna emaile; eguerdiz, Barbakoa bazkaria; dantzariak, klika, musika, zozketak...; dantzaldi publikoa, Euskal Herritik etorritako Holakiki-ren musikarekin egingo da.
-Munduko Mus Txapelketa webgunea: http://globalmus.com
-Chino Basque Club: http://www.chinobasqueclub.com