euskal diaspora eta kultura
2013/12/05
PUBLIZITATEA
Durango, Bizkaia. Gaur irekiko ditu ateak Durangoko Azokak, eta urtero legez, datozen lau egunetan euskal kulturaren topagune bihurtuko da. Egunotan bertan izango dira euskal idazle, musikari, antzezle, editore eta kulturgileak, eta eurekin batera milaka euskaltzale.
Gaur, esaterako, azokan izango dira Jon Arretxe eta Yolanda Arrieta idazleak, EH Sukarra musika taldea eta Karrika antzerki konpainia. Gazteei eta ikasleei bereziki zuzenduriko eguna da gaurkoa, eta beste zenbait ekitaldien artean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak (Saguganbara, 17:00tan) eta Su ta Gar musika taldearen kontzertua (23:00tan, zuzenean emango du eitb.com-ek hemen) izango dira protagonista.
Azokaren egitaraua, egunez egun, hemen.
Saria Bill Douglass-i
Bestalde, bihar Diasporak leku berezia izango du azokan; izan ere, William A. Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarrak jasoko du aurtengo Argizaiola saria. Douglass-ek AEBetako euskaldunen inguruan ikerketa lan sakona egin du eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies ikasketa gunearen sortzaile eta zuzendaria izan zen 30 urtez.
Egun Douglass bere ikerketa arloa zabaltzen ari da eta datozen urteetan Latinamerikako euskal Diasporan sakonduko duela aditzera eman du. Datorren urterako mintegi bat ari da prestatzen Kuban, irlako euskaldunei buruzkoa. Horrez gain, aurki argitaratuko du liburu bat Australiako euskaldunen historiaz. Honi guztiari buruz hitz egin du Douglassek Durangoko Azokaren webgunean argitaratu den elkarrizketa honetan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus