euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur ipiniko dira salgai Athletic eta Tijuana futbol taldeen uztailaren 29ko Jaialdiko partidarako txartelak

2015/04/27

Idahoko KIVI kanaleko albistegia Athletic-Xolos partidari buruz informatzen
Idahoko KIVI kanaleko albistegia Athletic-Xolos partidari buruz informatzen

PUBLIZITATEA

Gaur astelehena, goizeko 10etan (Boiseko ordua, Bilbon arratsaldeko seiak direnean alegia) ipiniko dira salgai publiko orokorrarentzat datorren uztailaren 29an Boisen, Jaialdi euskal festa erraldoiaren baitan Athletic eta Tijuanako Xolos taldeek jokatuko duten futbol partidarako txartelak. Tiketak internet bidez erosi daitezke eta 35 eta 95 dolar arteko prezioa daukate.

Boise, Estatu Batuak. Espektazioak goian segitzen du Idahoko Boisen, uztailaren 29an Idahoko hiriburuan Bilboko Athletic taldeak eta Mexikoko Tijuanako Xolos-ek jokatuko duten norgehiagokaren aurrean. Iragarritako egutegiari jarraiki, Euskal Herrian arratsaldeko seiak direnean (Boiseko goizeko 10etan) ipiniko dira salgai sarrerak publiko orokorrarentzat, 'kuadrilla' izeneko multzoko kideentzat egun batzuk aurretik erosgai egon ondoren.


Sarrerak erosteko xehetasunen berri ematen duen berria Boiseko telebista batean

Txartelen prezioa 35 eta 95 dolar artekoa da eta partida jokatuko den Boiseko Albertsons estadiumean egongo dira erosgai, baina baita ere telefonoz (00 1 208 426 4737) eta internetez, www,boisestatetickets.com webgunearen bidez. Estadiumak 36.000 pertsonarentzako eserlekuak dauzka.

Antolatzaileek propio eskatu diete Tijuanako taldearen zaleei estadioaren ipar parteko eserlekuan hartzea eta Athletic zaleei hegoaldekoak. Antolatzaileek adierazi dute baita ere, banderak, pankartak eta perkusioak atezainen atzeko eserlekuetan bakarrik onartuko direla.

Webgunea: http://www.basquesoccerfriendly.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia