euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur ikusiko du argia ¡Aupa Valpo!-k, Valparaisoko Eusko Etxearen buletin berriak, Txilen

2011/06/07

Viña-Valparaiskoko Eusko Etxearen buletin berria, bertan elkartearen egoitza berriaren eraikina ikusten dela
Viña-Valparaiskoko Eusko Etxearen buletin berria, bertan elkartearen egoitza berriaren eraikina ikusten dela

PUBLIZITATEA

Gaur hasiko da banatzen bere bazkide eta lagunen artean Txileko Viña-Valparaisoko Eusko Etxea ¡Aupa Valpo!, Bosgarren Erregio txiletarreko euskaldunen buletin berria. Hasi ere gisa ezin hobean hasiko da, lehenengo orrialdean biltzen duen albistea elkartearen egoitza berriarena baita, bizkarrean 68 urte dituen Eusko Etxeak azkenean lortu baitu bere lehenengo urteetan bezala egoitza propioa, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza bat medio erosia, aurretik erabiltzen zutena iazko lurrikara handiak kaltetu eta hondatu ondoren. Buletinaren lehenengo zenbakia ekainari dagokio eta Rubila Araya Ariztia kazetariak koordinatzen du.

Viña del Mar, Txile. Zalantzarik ez da pozik dabilela aspaldian, eta gaur poz hori agerian izango du seguruenik, Viña-Valparaisoko Eusko Etxea-ko lehendakari den Archibaldo Uriarte. Aita Bakiokoa izan zuen euskal-txiletar honek lanak hartu ditu azken hamabost urteotan bere jaioterriko euskal etxea birsortzen eta pixkanaka pixkanaka edukiz eta ilusioz betetzen.

Egiari zor, gauzak ezin-hobeto ateratzen ari zaizkio, hein batean, azken bolada honetan, besteak beste 68 urte dituen bere lehendakaritzapeko euskal etxeak gerora begira urrats sendoak eman baititu, hala nola euskal elkarterako egoitza berria lortuz eta, gaur partikularzki, Eusko Etxearen buletin berria hasiz.

Buletinaren aurreneko zenbaki honek, izan ere, Eusko Etxearen azken urteotako historia eta orain artean eman diren pausoen berri ematen du. Kolorez datozen lau orrialde biltzen ditu eta edukiaren artean elkarteko eta euskal komunitateko bazkide eta lagunen lekukotasunak eta iritziak dakartza, Julian Celayaren gutun bat, Archibaldo Uriartek sinatzen duen editorial bat, eta abar. Elkarteko gazte bati egindako elkarrizketa zati bat ere baitaratzen du, adieraziz elkarrizketa osorik Eusko Etxearen webgunean irakur daitekeela, www.euskoetxea.cl helbidean hain zuzen.

[Zorionak EuskalKultura.com-en izenean Eusko Etxeari, Archibaldo Uriarterekin eta Rubila Araya kazetariari egitasmo hau indarrean ipintzeagatik. Urte askoan, segi bizkor!]

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia