euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasita eta 10 egunez, Zinemaldia euskal zinemaren lehioa izango da Bartzelonan, Euskal Etxea antolatzaile

2018/02/08

Bartzelonako Zinemaldiaren 2018ko edizioko kartela
Bartzelonako Zinemaldiaren 2018ko edizioko kartela

PUBLIZITATEA

Otsailaren 8tik 18ra ZinemaldiaCat Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiak 13 urte beteko ditu Kataluniako publikoari euskal estreinaldiak eta saritutako lanak eskainiz. Catalunya Film Festivals-en parte den euskal ekimen honek Cinemes Girona aretoetan izango aurten ere egoitza Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile. Bederatzi lan izango ditu lehian sail ofizialak, tartean 'Errementari' eta Goya sarietan 10 garaikurrekin gailendutako 'Handia'; dokumentaletan ere, "publikoa harrituko duten lanak" iragarri dituzte antolatzaileek.

Bartzelona, Katalunia. Sail ofizialeko bederatzi hautatuak, estreinaldiak dira Katalunian edota Donostiako Zinema Jaialdian soilik ikusiak izan direnak. Nabarmentzekoak dira Goya sarietan 10 garaikur lortu dituen Handia, edota Alex de la Iglesiak ekoiztu eta Paul Urkijok zuzenduriko Errementari (jaialdian aurre-estrenatuko dena). Dokumental sailean, "publikoa harrituko duten lanak izango ditugu" iragarri dute, 'Converso' saritua edota gaurkotasun handia duen 'Volar'-en moduko lanekin.

Elkarren artean lehiatuko duten 9 pelikulek (5 dokumental eta 4 fikzio) Urrezko Txapela lortzeko aukera izango dute. Sariak: Fikzio Onenari, Dokumental Onenari eta Urrezko Txapela-Azkue Fundazioa euskarazko lanik onenari. Erabaki zaila hartzeko ardura ondokoak kide izango dituen epaimahaiak hartuko du bere gain: Bruna Cusí eta Lluís Marquès aktoreak, Blai Morell kritikaria, Barbara Destefanis Barcelona Sport Festival-eko ekoizlea, eta DocsBarcelona-ko zuzendari den Joan Gonzàlez.

"Betiko moduan, programazioa eta epaimahaia luxuzkoak" izango direlarik, antolatzaileek dixit, "kalitatea, prezio herrikoiak eta emanaldietatik harago joatea dira apustu nagusiak". Honela, "Zinemaldia.Cat-ek zuzendari, aktore, gidoilari edo ekoizleak izango ditu emanaldi guztietan publikoarekin solasaldiak egiteko, eta era berean, jaialdiko sail ofizialetatik at bestelako proposamenak izango ditu".

Dokumental sailean emango diren izenburuak dira:

-Sitio distinto
-Volar
-Deixar anar / Utzi joaten
-Converso
-Elkarrekin Together

Fikziozkoan:

-Handia
-Non
-2 Txirula
-Errementari

Alterzinemaldia

-Prentsa dossierra



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia