euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko du Buenos Airesko Juan de Garay Fundazioak euskal kulturari buruzko 40 ekintzako programa

2016/03/01

Juan de Garay Fundazioaren standa Euskal Gizataldeen V.  Mundu Biltzarrean Donostian
Juan de Garay Fundazioaren standa Euskal Gizataldeen V. Mundu Biltzarrean Donostian

PUBLIZITATEA

Klaseak asteartero izango dira, abendura arte. Urtean zehar euskal kulturaren adierazpen ugari ezagutuko dituzte partaideek, Fundazioko kideak irakasle. Ikastaroa gaur hasiko da, ‘Zer da euskalduna izatea?’ gaia aztertuz. Proposamena irekia da komunitate osoari, ez da beharrezkoa aldez aurreko inskripzioa egitea, eta interesatuek partaidetza agiria lor dezakete.

Buenos Aires, Argentina. 2013tik egiten ari den bezala, 40 aktibitateko programa jarriko du abian aurten ere hiriburu argentinarrean Buenos Aireseko Juan de Garay Fundazioak. 40 ekintza horiek astero eskaintzen joango dira urtean zehar, asteartero. partaideak euskal kulturan murgil daitezen helburutzat hartuta.

2016 ikasturteko lehenengo elkarretaratzea gaur bertan izango da eta aztertuko den gaia, ‘Zer da euskalduna izatea?’. Jorge Beramendik koordinaturik, programak dioenez, galdera horri arlo diferentetatik eratzungo zaio: alde batetik formatu fisiko eta genetikatik eta bestetik jokaera aldetik. Euskal izaera eta latinoa ere alderatuko dira. Klase diapositibez lagunduko da. Behin klasea bukatuta, ikasitakoa komentatuko dute bildutakoek eta aperitibo bat partekatuko. Aktibitatea arratsaldeko 6:30etan izango da, Juan de Garay Fundazioaren instalazioetan, Buenos Aires hiriko Roque Saenz Peña Etorbideko 846. zenbakian. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea eta sarrerarik ez da ordaindu behar izango.

Ikastaroa astetan izango da eta Fundazioko kideak arduratuko dira eskolak emateaz; besteak beste, Enrique Aramburuk Euskal Zuzenbideari buruzko klaseak emango ditu; Pedro Beramendik Historiari buruzkoak eta Carlos Irisarrik Literatura eta Euskarari buruzkoak, batzuk aipatzearren.

Fundazioak hiru aukera ematen dizkie eskolak jarraitu nahi dituzten interesatuei. Klase jakin batzuetara joan nahi dutenek egin dezakete, gaiak garaiz erakundearen Facebook orrian jakinaraziko baitira. Beste aukera bat urteko klase guztietara joatea da eta kasu honetan partaidetza-agiria jasoko du ikasleak. Azkena, eta Fundazioak ematen duen 'Euskal Gaietan Aditu' titulua eskuratu nahi dutenentzat, hiru urteko ikastaroa egitea da. Hau da, 2016-2018 epeko eskoletan parte hartzea. Honako modalitate honetan, urte bakoitzeko idazlan bat egin beharko du ikasleak, tutore baten zuzendaritzapean, eta behin hiru urteak bukaturik, Fundazioak emandako aditu agiria jasoko du.

Gogora dezagun Juan de Garay Fundazioak 1983tik ematen dituen kurtsoez gain, euskal gaiei buruzko liburuak argitaratzen dituela eta urtero Buenos Airesko Liburu Azokan euskal standa muntatzen duela. Informazio gehiago lortzeko, Fundazio Juan de Garay weborrian edo Facebook-en Fva. Juan de Garay izenpean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia