euskal diaspora eta kultura
2008/09/03
PUBLIZITATEA
Queretaro, Mexiko. Gaur arratsaldean abiatuko dira Mexikoko Queretaro hirian Kulturunea liburutegiak antolatu dituen Euskal Kultur Jardunaldiak. Ekimen honen helburua euskal kultura zabaltzea da, artea, literatura eta zinea bezalako arloetan sakonduz. Zinea bereziki izango da jardunaldien ardatza, izan ere egunero euskal laburmetraia sorta ikusi ahal izango baita, Kimuak zabalkuntza programaren bitartez.
Egitarauko lehen ekitaldiak gaur bertan hasiko dira, arratsaldeko zazpi t'erdietan, Lauderia Eskolan (Hidalgo, 20). Gaurko saioari Euskal Zinemari buruzko mintzaldi batekin ekingo dio Manuel Gerez hizlari eta antolatzaileak. Jarraian Kimuak programako 2007ko laburmetraiak ikusi ahal izango dira.
Bihar egitaraua bi hitzaldiekin hasiko da: 'Música y teatro' eta 'La cultura vasca en el exilio', berriz ere Manuel Gerez hizlari izango delarik. Ondoren 'Diez años de cortometraje vasco' izenburuko erreportaiaren emanaldia egingo dute. Azkenik, ostiralean jardunaldietara biltzen diren ikusleek bi mintzaldi entzun ahal izango dituzte: 'Literatura vasca', María Vargas adituaren eskutik, eta 'Arte vasco', Esteban Nava hizlariaren eskutik. Jardunaldiei bukaera emanaz, Kimuak programaren hamar urteetan egin diren laburmetraia onenen bilduma izango da ikusgai.
Lotura interesgarriak
Kulturunea liburudenda, Queretaro
www.libreriakulturunea.com
Mexiko DFko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com
Vascosmexico.com
www.vascosmexico.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus