euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Txileko Santiagon Euzko Etxearen Euskal Astea, Bizkaiko Diputatu Nagusiaren partehartzearekin

2015/11/19

Unai Rementeria Bizkaiko Diputatu Nagusia Txileko enpresariekin bildu da egunotan, gaur Euskal Astera bildu baino lehen (argazkia Bizkaimedia)
Unai Rementeria Bizkaiko Diputatu Nagusia Txileko enpresariekin bildu da egunotan, gaur Euskal Astera bildu baino lehen (argazkia Bizkaimedia)

PUBLIZITATEA

Santiagoko Euzko Etxeak gaur jarriko du abian 2015eko Euskal Astea, elkartearen egoitzan egingo den harrera ekitaldi batekin. Bertan, besteak beste, Bizkaiko Diputatu Nagusia, Unai Rementeria izango da. Rementeria bisita ofiziala egiten ari da Txilera, zenbait euskal enpresariekin, eta ordezkaritza honek Euskal Asteko ekitaldietan parte hartuko du. Igandera bitartean egiterau zabala izango da, tartean, kontzertuak, Olinpiadak, Korrika Txikia eta askoz gehiago.

Santiago, Txile. Santiagoko Euzko Etxea prest dago gaur arratsaldean abian jartzeko 2015eko Euskal Astea. Horretarako, elkartearen egoitzan harrera ekitaldi bat egingo da eta bertaratzen direnentzako koktel bat zerbitzatuko da, Bizkaiko sukaldari talde batek prestatua. Bertan izango da Unai Rementeria, Bizkaiko Diputatu Nagusia, egunotan Txile bisitatzen ari den Bizkaiko Aldundiko ordezkaritza baten buru.

Euskal Astearekin jarraituz, bihar Euzko Etxean musika, dantza eta kantu ikuskizuna eskainiko dute, eta larunbatean festa egun handia izango da, hainbat jarduerekin: "Olinpiadak", errekia eta, eguna ondo amaitzeko Akelarre jaia. Euskal Astea igandean amaituko da egun osoko egitarau batekin: goizean goiz Korrika Txiki bat egingo da, ondoren dantza eta kantu ikuskizuna eskainiko dute Itxaropen Gaztea taldeko dantzariek eta Euzko Etxea-ko Euskal Abesbatzak, eta jarraian, herri bazkaria egingo da.

Bizkaiko merkataritza bidaia

Euskal Astean parte hartuko dutenen artean Bizkaiko Foru Aldundiko hainbat ordezkari izango dira: Unai Rementeria, Diputatu Nagusia; Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatua, Imanol Pradales; eta Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko diputatua, Ibone Bengoetxea. Bidaiaren helburua zera da, " Bizkaira inbertsioak erakartzea eta gure enpresentzat merkatuak irekitzea", Rementeriak agertu zuenez Txileko enpresari eta inbertsore talde batekin eginiko topaketan.

Egunotan, hainbat ekitaldien artean, Rementeria Jorge Burgos Barne Ministroarekin bildu da, Palacio de la Moneda jauregian. Burgos Txileko jarduneko presidentea da, Michele Bachelet presidentea kanpoan den bitartean, Filipinetan. Horrez gain, Alberto Undurraga Txileko Herri Lanen ministroarekin ere bilera egin zuen Rementeriak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia