euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Montevideon 'Euskara Munduan'ek Uruguain antolatu duen lehenengo barnetegia

2009/01/19

Azkeneko neguko barnetegian parte hartutakoen talde-argazkia, Argentinako Arrecifesen
Azkeneko neguko barnetegian parte hartutakoen talde-argazkia, Argentinako Arrecifesen

PUBLIZITATEA

Hego Ameriketan 'Euskara Munduan' programaren baitan euskara eskolak ematen eta aldi berean hartzen dihardutenen nazioarteko taldeak gaur hasiko du Montevideon bere lehenengo barnetegi uruguaiarra. Eskolak urtarrilaren 30era arte luzatuko dira hiriburuko hotel batean, FIVU (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa) eta FEVAren (Argentinako Euskal Elkarteen Federazioa) babesean, HABE euskalduntze erakundea antolatzaile, eta bertara, Uruguai, Argentina, Brasil, Txile, Peru eta Kolonbiako ikasle/irakasleak bilduko dira.

Montevideo, Uruguai. Programa honetan parte hartzen dutenak euskara ikasten engaiatzen dira, ondoren ikasten dutena euren herrietan irakasle gisa irakatsi eta kateari segitu ahal izateko. Nazioarteko talde honek internet baliatzen du bere ikaste lanetarako. Urtean bitan barnetegietan hartzen dute parte, urtarrilekoa (udakoa) gaur hasiko dutena izanik. Bestea, negukoa, uztailean izan ohi da.

Eskolak Trouville barrutiko hotel batean emango dira (Hotel Pocitos Plaza, Juan Benito Blanco kalea 640, Trouville auzoa), irakasleak Uruguaikoak, Argentinakoak eta Euskal Herrikoak. Esan beharra dago egun irakasle diren irakasle horiek ere 'Euskara Munduan'en aurrekari izan diren HABE, FEVA eta FIVUren programetan ibilitakoak direla.

Lotura interesgarriak

Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxea (FIVUko partaide)
www.haizehegoa.org

Argentinako FEVA (FIVUk ez dauka webgune propiorik)
www.fevaonline.org.ar

HABE, Eusko Jaurlaritzaren euskalduntze erakundea
www.habe.org

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia