euskal diaspora eta kultura
2013/07/04
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa eskainiko dute hirugarren urtez, UPV/EHUk, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskara Errektoreordetzak. Gaur eta bihar izango da Donostiako Miramar Jauregian.
Ikastaroaren helburua zera da: irakaslegaiei atzerriko unibertsitateetan eskatzen den profila erakustea eta klaseak emateko eta antolatzeko behar dituzten tresnez hornitzea. Aurtengo edizioa literatura, dantza eta musikari buruzkoa izango da. Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregik zuzendu duen ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du.
Ekitaldiaren egitaraua:
Uztailaren 4an
-09:00etan: Dokumentazio banaketa
-09:10ean: Elkargunearen irekiera. Xabier Etxaniz Euskararen Arloko Errektoreordea. (Leioa. UPV/EHU); Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutua eta Mari Jose Olaziregi Alustiza (Etxepare Euskal Institutua eta UPV/EHU)
-09:15ean: “Complejidad sociolingüística y pedagogía de la lengua”. José Del Valle The City University of New York (CUNY). (New York. USA.)
-10:30ean: Etenaldia
-10:45ean, “Euskal musikaz” Karlos Sánchez Ekiza, Letren Fakultatea. (Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU)
-12:00etan: Etenaldia
-12:15ean: “Euskal dantza, kleenex baten historia”, Oier Araolaza Arrieta, Dantzan.com Elkartea (Eibar)
-13:30ean: Laburpen saioa.
-16:30ean: Mintegi praktikoa: “Itzulpen lantegia: ikasleak hizkuntzan eta kulturan murgiltzeko modu bat” Amaia Dones Mendia Uniwersytet Adama Mickiewicza. (Polonia, Etxepare Euskal Institutua).
-17:15ean: Etenaldia
-17:30ean: “Literaturas ibéricas modernas: Ramón Saizarbitoria” Joan Ramon Resina (Stanford University, USA)
Uztailaren 5an
-09:15ean: “Euskal literaturaren irakaskuntza nazioartean” Estibalitz Ezkerra Vegas University of Illinois at Urbana-Champaign,(AEB. USA) eta Mari Jose Olaziregi (Etxepare Euskal Institutua eta EHU)
-10:30ean: Etenaldia
-10:45ean: “Euskal kultura antropologiaren ikuspuntutik”. Pio Pérez Aldasoro
Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. (Donostia / San Sebastián, UPV/EHU)
-12:00etan: Etenaldia
-12:15ean: “Del hispanismo a los estudios ibéricos. Una propuesta federativa para el ámbito cultural”. Joan Ramon Resina, Stanford University (USA)
-13:30ean: Laburpen saioa
-16:30ean: Mintegi praktikoa: “Euskal gizartea eta kultura bere literaturaren ikuspegitik”. Gorka Mercero Altzugarai, University of Birmingham eta Etxepare Euskal Institutua.
-17:15ean: Etenaldia
-17:30ean: Mintegi praktikoa: “Euskal Kultura Alemanian” Unai Lauzirika, Universität Leipzig (Etxepare Euskal Institutua)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus