euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Donostian Erbesteari buruzko 8. Mintegia; erbesteratuen biografiak internetez kontsulta daitezke

2007/10/17

Erbestearen 8. Nazioarteko Mintegiaren afitxa
Erbestearen 8. Nazioarteko Mintegiaren afitxa

PUBLIZITATEA

Erbesteari buruzko 8. Mintegia gaur bertan hasiko da Donostian, Hamaika Bide Elkarteak eta Euskal Herriko eta atzerriko hainbat unibertsitatek antolatuta. Larunbata bitartean nazioarteko ikerlariek erbesteari buruzko eyren azken lanak aurkeztuko dituzte bertan. Mintegira bildu ezin direnentzako Hamaika Bide elkartearen webgunean euskal erbesteko pertsonaien biografiak eta beste zenbait material dago kontsultagai.
Deustuko Unibertsitatearen egoitza donostiarrak eta Donostiako Udal Liburutegiak errezibituko dute, gaur hasi eta datorren larunbata bitartean, Erbestearen 8. Nazioarteko Mintegia. Hamaika Bide elkarteak antolatu du Mintegia, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Birminghameko Unibertsitatea eta Geneveko Unibertsitatea lankide. Topaketan euskal erbesteari buruzko azken ikerketak eta erbesteko pertsonaien biografiak aurkeztuko dituzte, horien artean Sebastian Amorrortu (Argentina) eta Martin Ugalderenak (Venezuela).

Mintegia dela eta Hamaika Bide elkarteak bere webgunea aurkeztu berri du, www.hamaikabide.org, interesa dutenek bertan irakur ditzaten Kongresuan aurkeztutako materialak. Webgunean elkartearen aurkezpen bat eskaintzen da eta bere helburuak azaltzen dira. 2.000 urtean sortu zenetik erbesteari buruzko mintegi, topaketa eta argitalpenen bidez burutu du bere lana, ‘gure oroimen kultural eta historikoaren parte garrantzitsu bat gal ez dadin’, adierazten da webgunetik.

Sareratu diren edukien artean, aipagarria da erbesteko pertsonaien biografiak biltzen dituen atala. Biografia hauetariko asko Mintegiaren aurreko edizioetan aurkeztutako lanen emaitza dira. Erbesteari buruzko informazioa irakurleei helarazteko izpiritu berarekin, Hamaika Bidek erbestean argitaratutako edo sortutako testu eta liburuen argitalpena sustatzen du. Horrela Ramón de Ertze Garamendi, Cecilia García de Guilarte, Ildefonso de Gurrutxaga, Kepa de Derteano edo Eduardo Ugarteren lanak argitaratu dituzte dagoeneko.


EGITARAUA

Asteazkena, urriaren 17a

I- TERMINOLOGIARI BURUZKO EZTABAIDA (1).

Tokia: Deustuko Unibertsitateko Gradu Aretoa

-17:00-19:00. Aurkezle: Maria Luisa San Miguel (Deustuko Unibertsitatea). Hizlariak: Jose Angel Ascunce (Deustuko Unibertsitatea), Exilio, transtierro y emigración: categorías para una reflexión; Luis de Llera (Genovako Un.), Sobre el falso concepto del transtierro eta Manuel Aznar Soler (Bartzelonako Unib. Autonomoa), Los conceptos de exilio y exilio interior.

Osteguna, urriaren 18a

II- TERMINOLOGIARI BURUZKO EZTABAIDA (2)

Tokia: Deustuko Unibertsitateko Batzar Aretoa

-10:30-11:45. Aurkezle: Jose Ramon Zabala (Hamaika Bide Elkartea). Hizlariak: Francis Lough (Birminghameko Un.), La literatura del exilio y la cultura europea e internacional; Ana González (Genoako Un.), La visión de América en la literatura exiliada: la historia de una evolución, Antonio Sánchez (Birminghameko Un.), Exilio y literatura: ¿Literatura del exilio?.

-11:45 - 12:15: atsedenaldia.

-12:15 - 14:00:. Aurkezlea: Iñaki Beti (Deustuko Unibertsitatea). Hizlariak: José Ramón López García (Bartzelonako Un. Aut.), Definiciones del concepto de exilio en los discursos poéticos; Helena Buffery: (Birminghameko Un.), Ecologías del exilio: paisaje, identidad y representación en el teatro del exilio republicano eta Mónica Jato (Birminghameko Un.): El retorno como exilio: Max Aub, Ernestina de Champourcin y María Zambrano.

III- APLIKAZIOA 1939KO ESPAINIAR ERBESTERATZEAN

-19:00- 21:00. Donostiako Udal Liburutegian (San Jeronimo kalea). Aurkezle: Xosé Estevez. Hizlariak: Michelle Portiello (Genoako Un.): Analogías sobre el concepto de Hispanidad entre Eduardo Nicol y Juan Zaragüeta; Alessia Casani (Genoako Un.), La religiosidad como categoría existencial del exilio: Joaquín y Ramón Xira; Elisenda Marcer: (Birminghameko Un.): El diálogo entre la luz y la oscuridad en la obra de Joseph Palau i Fabre eta Iñaki Beti (Deustuko Un.): El exilio del 39 como experiencia interior. Los casos de Martín de Ugalde y Carlos Blanco Aguinaga.

Ostirala, urriaren 19a

IV- APLIKAZIOA 1898TIK 1936RA BITARTEKO EUSKAL ERBESTERATZEAN. Modernitatearen krisialditik Guda Zibilera (1)

-10:30 - 11:45. Lekua: Deustuko Unibertsitateko Batzar Aretoa (º228). Aurkezle: Jose Angel Ascunce. Hizlariak: Xosé Estevez (Deustuko Un.): Euskadi (1898-1936). De la crisis de la modernidad a la Guerra Civil. Un ejemplo de exilio plural; Marixa San Miguel (Deustuko Un.): Sebastián de Amorrortu: presencia del primer exilio nacionalista vasco, Jose Ramon Zabala (Hamaika Bide Elkartea): Juan Goyanarte argitaratzailea: bide berriak kultura hispanoamerikarrarentzat.

-11:45 - 12:15: atsedenaldia.

-12:15 - 14:00:. Aurkezle: Mari Karmen Gil Fombellida (Deustuko Un.). Hizlariak: Maria Bueno (Ficciones aldizkaria-Granada), La mirada viajera de libertad de Tomás Meabe; Iker Gonzalez (Nebraskako Un.), España, América y Euskadi en el pensamiento de preguerra de Ramón de Belausteguigoitia; Merche Acillona (Deustuko Un.), Miguel de Unamuno: la experiencia de la poesía exiliada.

V- APLIKAZIOA 1898TIK 1936RA BITARTEKO EUSKAL ERBESTERATZEAN. Modernitatearen krisialditik Guda Zibilera (2).

-17:00 - 19:00.

Lekua: Donostiako Udal Liburutegia. Aurkezle: Xosé Estévez. Hizlariak: Alberto Irigoyen (idazlea-Uruguai): Exilio y hemerografía vasca anterior a la Guerra Civil, Mari Karmen Gil Fombellida (Deustuko Un.): Teatro y teatralidad o el despertar de una identidad dormida. El fenómeno dramático en el exilio vasco anterior a la Guerra Civil.

-Itxiera Mintzaldia. Joseba Goñi (Deustuko Un.): Mateo Múgica o los exilios de un prelado vasco. Agurra.


Lotura interesgarriak

Hamaika Bide Elkartearen webgunea
www.hamaikabide.org

Hamaika Bidek J. A. Agirreri buruzko liburua argitaratu du
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 20ean

Euskal Erbesteratzeari buruzko 7. Mintegia
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko abenduaren 12an



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia