euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Buenos Airesen Liburuaren 42. Azoka, euskal presentzia Juan de Garay Fundazioaren eskutik

2016/04/21

Euskal Standa Buenos Aireseko Liburu Azokan
Euskal Standa Buenos Aireseko Liburu Azokan

PUBLIZITATEA

Gaur estreinatuko da --eta maiatzaren 9ra arte luzatuko-- Argentinako kultur jai handienetako bat den Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azoka. Urtero bezala, hiriburuko Juan de Garay Fundazioak bereganatu du euskal gizataldearen ordezkaritzaren ardura. Bere stand-a aurten, Pabilioi Horiko 1900. zenbakian egongo da eta bertatik ezezik, aurkezpenak egiteko Adolfo Bioy Casares Aretotik jardungo da, maiatzaren 5ean bereziki.

Buenos Aires, Argentina. Azokak gaur zabalduko ditu ateak eta aurtengoan, besteak beste, bi Nobel Sari –Mario Vargas Llosa eta John M. Coetzee– bilduko ditu. Euskal Kulturari dagokionez, Buenos Aireseko Liburu Azokak. 42. edizio honetan euskaldunek euren ohiko standa izango dute Juan de Garay Fundazioaren bitartez, kultur elkarte euskal-argentinar honen Azokako lekuan ikusgai eta erosgai egongo diren hamaika titulu eta emaitzen bidez.

Fundazioak izan ere bere azken liburuen berri emango du Liburu Azokaren baitan. Aurten Los Vascos en la Argentina 2015eko Urtekaria eta Los Vascos en la Rioja testuak aurkeztuko ditu. Aurkezpen ekitaldian, Jorge Zorreguieta lehendakariarekin batera, erakundeko kolaboratzaile nagusiak ere egongo dira, tartean, Jorge eta Pedro Beramendi, Carlos Irisarri eta Jorge Otaño, batzuk aipatzearren. Aurkezpenaz gain, euskal kulturari buruzko hitzaldi bat ere eskainiko du Fundazioak.

Hitzordua maiatzaren 5ean izango da, arratsaldeko 6:30etan, Adolfo Bioy Casares Aretoan. Euskal Standa Azokako Pabilioi Horian egongo da, 1900. zenbakian.

Juan de Garay Fundazioaren eskutik euskal gaiei buruzko hamaika liburu egongo dira, batzuk kontsultagai, beste batzuk salga. Zerrenda luzea da eta honako liburu hauek bertako parte dira: Los Vascos en la Argentina, Los Vascos en la Argentina Urtekariak, Instituto Americano de Estudios Vascos, Martín de Alzaga, Garay y su descendencia, Del Pago a la costa (Ciudad San Isidro), Graciano Mendilaharzu (Un Pintor Olvidado), Los Vascos, Los Vascos en América, Revistas “Los Vascos” (Buletinak), El Universo Vasco y su Idioma, Huinca-ló, Y Dios creó a la Argentina, Historias de un Médico, Pampa Central, Historia de Vascos, Temas Vascos, Historia de Pamplona, Los Cuentos de Teresita, Rastreando una huella, Por el Aire Transparente, Cuento sólo para dos, El Pecado de suponer, Almas sin dueños, Rebeldía Euska, Crónicas de Fronteras, Aquellos Euskos estos Vascos, Niebla, Los Hijos de Ilk, Cocina Vasca y Humor Vasco.

Fundazioaren liburuez gain, Buenos Airesko Ekin Argitaletxeko zenbait izenburu, Toti Martinez de Lezea idazle euskaldunaren nobela historikoak eta Eusko Jaurlaritzaren argitalpen ugari ere eskainiko dira standean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia