euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Asuncion-en Paraguaiko Euskal Astea, bere hirugarren edizioan, Jasone Euskal Etxea antolatzaile

2014/10/27

Asunciongo (Paraguai) Pais Vasco kalea eta bertako uhartetxo batean dagoen Gernika izeneko eskultura, Gustavo Beckelman egile, 2001ean inauguratua. Ekitaldia egingo da bertan asteartean (argazkia EuskalKultura.com)
Asunciongo (Paraguai) Pais Vasco kalea eta bertako uhartetxo batean dagoen Gernika izeneko eskultura, Gustavo Beckelman egile, 2001ean inauguratua. Ekitaldia egingo da bertan asteartean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Gaur hasiko da Paraguaiko Asuncion hiriburuan bertako 2014ko Euskal Astea, ostegunera arte luzatuko den egitarau batekin. Programak baitaratu dituen jardueren artean, Jasone Euskal Etxe antolatzaileak plaka bat ezarriko du hiriko San Jose Eskolan, XIX. mendean aita Laphitz arizkundarra aitzindari izan zuena, aita baionesak bezala ezagutuak diren apaiz betharramistek sortua, abade euskaldun hauei omenaldia eginez. Asteko hizlari eta gonbidatuen artean, Sara Pagola Euskadiko Ordezkaria eta EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarri.

Asuncion, Paraguai. Gaur hasiko da hiriburu paraguaitarrean bertako Jasone Euskal Etxeak antolatzen duen hirugarren Euskal Astea. Erakunde antolatzaileko lehendakari Jose Maria Brunok adierazi dio EuskalKultura.com-i ahalegin polita egin dutela egitaraua osatzen eta indar neurtuak badauzkate ere, indar ekonomiko mugatuak tartean, ahalik eta presentzia eta oihartzunik handiena lortzen saiatu direla bertako hedabideetan eta gizartean orokorrean.

Ekitaldiek Argentina eta Mercosurrerako --beraz Paraguai ere tartean-- Eusko Jaurlaritzak, Buenos Aires egoitza duela, daukan Ordezkaritzako titularra, Sara Pagola, eta bulego bereko Mariana Satostegui-ren partaidetza izango dute. Baita EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarrirena ere, hitzaldi emaile.

Hona Asunciongo Euskal Etxetik plazaratutako egitaraua, azken aldaketa eta eguneratzerik gerta daitekeela iragarrita. Egitarau honetatik at, kanpotik iritsitako gonbidatuek bilera eta elkarretaratze programa bat izango dute bertako administrazioko eta kultura munduko eragile eta arduradunekin.

Lehenengo Eguna, astelehena, urriaren 27a 

  • Plaka bat ezarriko da hiriko San Jose Eskolan aitzindari izan ziren euskal abadeen ohoretan. 'Aita baionesek' sorturiko eskola honetan ikasle ugari izan dira euskal jatorrikoak Iparraldekoak zein Hegoaldekoak, adierazi dute Euskal Etxetik

Bigarren Eguna. asteartea, urriaren 28a 

  • Omenaldia Gernikako Arbolari. Izen honekin Eskultura dago Asunciongo Pais Vasco kalean, arbolaren kimu bat ere bertan hazten ari dela 

Hirugarren Eguna, asteazkena, urriaren 29a 

  • Afari-Showa, ikuskizuna eta euskal gastronomia gutiziekin Guarani Hoteleko Ispiluen Aretoan, arratsaldeko 8:30etan 

Laugarren Eguna. Osteguna, urriaren 30a 

  • Sara Pagola anderearen hitzaldia, Eusko Jaurlaritzako ordezkari legez
  • EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarri mintzatuko da 'Euskaldunak Munduan' gaiaz
  • Omenaldia egingo zaio Manuel Marcos doktoreari, Universidad del Norte-ko errektorea bera. El invierno de Günter bere lana euskarara ere itzuli du Marcos jaunak


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia