University of Nevada Reno-ko (AEB) Euskal Ikasketen Zentroak antolatuta, gaur bertan hasiko da euskal gaien inguruko bederatzigarren hitzaldi sorta. Hizlari desberdin bat arituko da ostegunero, azaroaren 20ra arte, Euskal Herriarekin harremana duten hamar bat gai jorratuz. Euskal enpresen ekodiseinuaren kudeaketari buruz egingo du berba, adibidez, Beñat Landetak eta Therese Laxalten poesiaz Nagore Sedanok. “Caro Barojak esan zuen legez, aldi berean bizi dira tradizioa eta modernitatea euskal historian”, baitetsi dio Iker Saitua arduradunak Euskalkultura.com-i.
Reno, AEB. Hamabi hizlarietatik sei UNR unibertsitatekoak dira (Sandra Ott, Joseba Zulaika, Xabier Irujo, Ziortza Gandarias, Amaia Iraizoz eta Iker Saitua) eta gainontzeko seiak beste instituzio batzuetatik heldutakoak: University of Oregon (Nagore Sedano), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Magdalena Romera) eta Euskal Herriko Unibertsitatea (Beñat Landeta, Anjel Errasti, Gorka Elordieta eta Andoni Elezcano).
“Esku artean duen lanaren atal bat aurkeztuko du bakoitzak”, esan du antolatzaileak. “Geure helburua jendearekiko harremanetan sartzea da eta, horrela, euskal kultura ingelesezko mundu akademikoan ezagutzera ematea”. Horregatik ari da Saitua UNR-ko sail desberdinetako jendea erakartzeko ahaleginetan bai eta unibertsitatekoa ez den jendea ere: “Historialaria naizen neurrian uste dut gizarteratu behar dela historia. Gizartearen parte gara ikertzaileak, ez gara aparte bizi”, adierazi du.
Arratsaldeko 17:00etan izango dira hitzaldi denak, doan, UNR-ko Mathewson-IGT Knowledge Center-eko 305 zenbakian dagoen Basque Conference Room aretoan. Hauxe da Euskal Ikasketen Zentroaren programa:
Irailak 11:
NAGORE SEDANO (University of Oregon):
“WIP: Translation of Therese Laxalt’s Old French and Basque Poems”
Irailak 18:
IKER SAITUA (University of Nevada, Reno):
“Delegitimized Graziers: Basque Sheepherders, Cattle Owners, and Public Land Use Problems in Nevada, 1890-1934”
Irailak 25:
SANDRA OTT (University of Nevada, Reno):
“German Interest in Basque Ethnicity, Culture, Language and Homeland”
Urriak 2:
BEÑAT LANDETA (University of the Basque Country):
“The Management of Ecodesign in Basque Companies. A Necessary Commitment”
Urriak 9:
JOSEBA ZULAIKA (University of Nevada, Reno):
“Bilbao and the Labyrinth: Architecture, Politics, and the Subject”
Urriak 16:
ANJEL ERRASTI (University of the Basque Country):
“The Rise and Fall of the Mondragon Cooperative Fagor”
Urriak 23:
MAGDALENA ROMERA (Public University of Navarre) and GORKA ELORDIETA (University of the Basque Country):
“The impact of social factors on language transfer. The prosody of Spanish in contact with Basque”
Urriak 30:
XABIER IRUJO (University of Nevada, Reno):
“778”
Azaroak 6:
ANDONI ELEZCANO (University of the Basque Country):
“An Imagined Country: The Basques Through the Film Sinfonía vasca (1936)”
Azaroak 13:
ZIORTZA GANDARIAS (University of Nevada, Reno):
“Basque exiled in South America: Their contribution to the Basque literature”
Azaroak 20:
AMAIA IRAIZOZ (University of Nevada, Reno):
“An Introduction to the Study on Basque Return Migration in Navarre”