euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur goizean hasi ditu saioak Gaztemundu 2019k, datorren astean Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrarekin bat egiteko

2019/09/23

Gaztemundu 2019ko partaideak Eusko Jaurlaritzako Gorka Alvarez Aranburu eta Manu Meauriorekin. Geroago iritsiko zen Bahia Blancako Rocio Belen Medina Goñi (arg. GAA-Eusko Jaurlaritza)
Gaztemundu 2019ko partaideak Eusko Jaurlaritzako Gorka Alvarez Aranburu eta Manu Meauriorekin. Geroago iritsiko zen Bahia Blancako Rocio Belen Medina Goñi (arg. GAA-Eusko Jaurlaritza)

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Atzo gauean batu ziren Bilbon Gaztemundu 2019ko saioetan parte hartuko duten munduko euskal etxeetako aurtengo 15 gazteak. Azkenean, eta Kolonbiako Gure Mendietakoak Euskal Etxeko kide bakarrak lan-kontuak medio bere lekuari uko egin eta gero, Argentinako Bahia Blancako  Rocío Belén Medina Goñi ordezkoak hartu du bere lekua eta, ondorioz, 11 izango dira hondarrean Argentinako partaideak, beste hiru Estatu Batuetakoak eta bakarra Uruguaikoa. Hauek dira euren izen eta jatorriak:

-Agostini Zubillaga, Ainhoa Malen, Euzko Etxea, Necochea, Argentina
-Arando, Mercedes Lagunen Etxea Euskal Etxea, Laprida, Argentina
-Bengochea, María Jimena, Denak Bat Euskal Etxea, Cañuelas, Argentina
-Berezaga, María Cecilia, Colectividad Vasca de Concordia, Concordia, Argentina
-Bermensolo, Kylie, Basque Museum & Cultural Center, Boise, Idaho, AEB
-Deniz, María Florencia, Centro Vasco Euzko Etxea, Villa María, Argentina
-Medina Goñi, Rocío Belén, Unión Vasca Euskal Etxea, Bahía Blanca, Argentina
-Franzoia, Mateo, Zazpiak Bat Basque Club, Reno, Nevada, AEB
-Gavica, Annie, Euzkaldunak, Boise Basque Center, Boise, Idaho, AEB
-Hustu, Sebastián, Centro Vasco Euskal Etxea, San Nicolás, Argentina
-Inthamoussu Fernández, Nahia, Haize Hegoa Euskal Etxea, Montevideo, Uruguay
-Leranoz, Alfonsina, Euskaltzaleak, Buenos Aires, Argentina
-Olazábal, Inés, Gure Etxea Euskal Etxea, Tandil, Argentina
-Peralta, Carlos Gonzalo, Anaitasuna Euskal Etxea, Maipú, Argentina
-Vicente, Tomás, Asociación Unión Vasca Euzko Alkartasuna, Macachín, Argentina

Gogora dezagun aurten Mundu-Batzar urtea dela eta, beraz, euskal etxeetako gazteek landuko duten gaia "Euskal etxeen kudeaketa" izango dela, irailaren 23tik 27ra, ondoren irteera batzuk egin --Nafarroa eta Iparraldera; Arabar Errioxara; eta Zumaia eta Donostiara.--eta datorren astetik aurrera Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrarekin bat egiteko.

2019ko Gaztemunduk finkatu dituen helburuak edo landuko dituen gaiak zazpi dira: Euskal Gizataldeak profesionalizatu eta lideratu; Euskal Gizataldeak lideratu; Euren ekimenak erakargarriak egin; Euskal Etxeak kanpoari zabaldu; euskal etxeen arteko sinergiak; ekimen hauek ekintza programa bihurtu; lau urtetan ezarri eta betetzen dela ziurtatu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia