euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur EuskalKultura.com-en zozketan parte hartzeko azken eguna: sari politak email bat bidaltzearen truke

2014/01/31

Sarietako hiru: Argentinako Marita Echaveren 'Cocina Vasca Campesina'; Korrontzi talde mungiarraren azken CDa; Asun Garikanoren 'Kaliforniakoak' liburua; eta, argazkian falta, NYen bizi den Guillermo Zubiaga marrazkigilearen 'Joanes' komikia, ingelesez
Sarietako hiru: Argentinako Marita Echaveren 'Cocina Vasca Campesina'; Korrontzi talde mungiarraren azken CDa; Asun Garikanoren 'Kaliforniakoak' liburua; eta, argazkian falta, NYen bizi den Guillermo Zubiaga marrazkigilearen 'Joanes' komikia, ingelesez

PUBLIZITATEA

Zozketan parte hartzeko aski da email bat bidaltzea eta sariak, lau, jator askoak dira: 'Joanes' komikia, ingelesez, Guillermo Zubiaga marrazkigileak zuzenean New Yorketik bidalia, 16. mendeko pirata euskaldunaren abenturekin; 'Kaliforniakoak' liburua, euskaraz, Asun Garikano egile, euskaldunen Kaliforniaren 1533tik 1848ra arteko historia puskak 495 orrialdetan; 'Cocina Vasca Campesina' liburua, gaztelaniaz, Marita Echave euskal-argentinarrak idatzia, bere txikitango sukalde moldeen usainean; eta Korrontzi talde mungiarraren azken CDa, euskal folk garaidea.

Donostia-San Sebastian. Gaur da parte hartzeko azken eguna. Horretarako aski da emaila bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira:

1.- "Joanes , Priest of Pirates" komikia. Guillermo Zubiaga marrazkilaria egile, "Joanes or the Basque Whaler" (Joanes euskal baleazalea) saileko hirugarrena, ingelesez, Estatu Batuetan argitara emana, New Yorken bizi den artista euskaldun honen eskutik

2.- "Kaliforniakoak (1533-1848)" liburua. Asun Garikanorena, 495 orrialdetan Kaliforniara heldu ziren hainbat euskaldunen berri dokumentatu ematen duena euskaraz, lehenengo europarrak bertara itsasoz iritsi zirenetik Alta California delako lurralde mexikarra estatubatuarren eskuetara pasatu zen arte.

3.- "Cocina vasca campesina" liburua (liburua gaztelaniaz bada ere, azpi-izenburua badu euskaraz: Euskal Baserri Sukaldaritza). Marita Echave idazle eta sukaldaritzazale euskal-argentinarra egile. 180 orrialdetan euskaldunek Argentinara eramandako sukaldaritzari dagozkion hainbat errezeta biltzen ditu, pasadisoz eta azalpenez hornituta. Cordoba probintzia argentinarrean argitara emana

4.- "Korrontzi, tradition 2.1" CDa. Mungiako Korrontzi euskal folk taldeak plazaratutako azkeneko lana, trikitia oinarri munduko beste hainbat aire, tresna eta tradizioren eraginak ere taldearen musikara bildurik, musika alai, fresko eta dantzagarria eskainiz

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO

Aski da GAURKO 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila bidaltzeainfo@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1-komikia, 2-Kaliforniakoak, 3-Sukaldaritza liburua, 4-Korrontzi CDa

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da

Zorte On!

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia