euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur estreinatuko da Londresen 'Lurra' euskal estiloko erretegi berria, 'Donostia' jatetxeko nagusien eskutik

2015/09/01

'Lurra' jatetxea sortu dute Londresen, aurretik bertan Donostia jatetxea zeukaten Nemanja Borjanović eta Melody Adam-ek
'Lurra' jatetxea sortu dute Londresen, aurretik bertan Donostia jatetxea zeukaten Nemanja Borjanović eta Melody Adam-ek

PUBLIZITATEA

Euskal sukaldaritza moldeek eta "Basque" deiturak segitzen dute munduan euren gorantzako bidean. Azken adibideetako bat dugu gaur bertan Londresen zabalduko den 'Lurra' erretegia. "Basque" etiketapean sortu dute azken hiru urteetan auzo berean "Donostia" jatetxea sortu eta arrakastaz gobernatu duten nagusiek, Nemanja Borjanović-ek eta Melody Adam-ek. Leku berriaren berezitasuna, okela eta arraina euskal erretegietako estiloan zerbitzatzea. Ah, eta chef baten eta zerbitzari bila dabiltza oraindik. Esan ingurukoei!

Londres, Ingalaterra. Gaur arratsaldeko seietan hasiko du zerbitzatzen bere lehenengo afari sorta Londresko euskal ostatu berriak, Lurra erretegiak. Lekua, aurretik auzoan 'Donostia' jatetxea zeukaten jabe berek zabaldu dute, Nemanja Borjanović-ek eta Melody Adam-ek, euskal sukaldaritzaren aldeko eta "Basque" markaren aldeko euren pario edo apustuari eutsiz bere burua izigilu horren pean saltzen duen bigarren euskal jatetxe honekin.

Lurrak ez du aurreikusi inaugurazio ekitaldi berezirik eta azantza edo zarata handiegirik gabe emango ditu lehenengo pausoak. Gaurko eserleku guztiak beteak dauzkala aspalditik adierazi dio buletim honi.

Aldi berean, eta bertako nagusiekin hizketan, EuskalKultura.com-ek jakin ahal izan du, oraindik bete gabe dituela zeuzkan langile premiak eta chef baten, eta zerbitzari bila ari dela oraindik, azken hutsune batzuk bete ahal izateko. Interesatuek, harremandu emailez jatetxearekin.

Lurraren webgunea: http://www.lurra.co.uk
Donostiaren webgunea: http://www.donostia.co.uk
Jabe beraren ardo negozioa: http://www.mountainvalleywines.co.uk



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia