euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Richard Eyre-ren 'The other man' filmak abiarazi du Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 56. edizioa

2008/09/19

"Nire Aitaren Etxea" filmeko irudi bat
"Nire Aitaren Etxea" filmeko irudi bat

PUBLIZITATEA

Richard Eyre-ren "The Other Man" filmaren emanaldiak, lehiaketatik kanpo, abiarazi zuen atzo, aurten irailaren 18tik 27ra arte luzatuko den Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 56. edizioa. Zabaltegi sailean, Woody Allen-en azken lanak, 'Vicky Cristina Barcelona'k, ireki zuen atzo sail hori. Meryl Streep aktore iparramerikarra eta Antonio Banderas espainiarra izango dira 2008ko Donostia sariak eta Euskal Zinemaren Eguna datorren 24an egingo da, besteak beste, lau lan estreinatuz, bi dokumentalak eta beste bi fikziozkoak. Oihal gorria jasoa da dagoeneko hiriburu gipuzkoarrean.

Donostia-San Sebastian. Atzo gauean hasi zen ofizialki Kursaal eraikinean Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 56. edizioa, hasi ere ohiko inaugurazio galarekin, Edurne Ormazabal kazetariak eta Belen Rueda aktoreak aurkeztua, ondoren Richard Eyre-ren "The other man" filma eman zelarik, lehiaketatik kanpo. Ordubete iraun zuen Kursaaleko lehenengo ekitaldi horretan txaloaldi bereziki beroa eskaini zitzaion 93 urteko Mario Monicelli-ri, bere 'I soliti ignoti'rekin Urrezko Maskorra eraman zuela 50 urte bete direnean, karia hortara Zinemaldiak antolatu dituen hiru atzerabegirakoetatik bat bere filmografiari eskainirik.

Aurtengo egitaraua osatuko duten sail guztien aurkezpena egin zen, baita sariena ere, tartean Fipresci saria, kritikariek Paul Thomas Anderson-i egotzia, 'There will be blood' lanagatik. Donostia sariak, berriz, Meryl Streep eta Antonio Banderasen eskuetara joango dira. Jonathan Demme izango da sail ofizialeko filmak epaituko duen mahaiko buru, berarekin batera mahaikide Martina Gusman aktore argentinarra, Masato Harada zuzendari, aktore eta idazle japoniarra, Leonor Watling aktore eta kantari espainiarra, Michael Ballhaus argazki zuzendari alemaniarra eta Nadine Labaki zuzendari libanoarra. Zabaltegi saileko filmen artean --beste zinemalditan erakutsitako perlak biltzen ditu-- Woody Allen-en 'Vicky Cristina Barcelona' dago, Allen bera, eta Javier Bardem eta Rebeca Hall aktoreak ordezkari dituela Donostian. 'Horizontes Latinos' sailak, berriz, hamalau izenburu aurkeztuko ditu.

Euskal Zinemaren tartea: lau estreinaldi

Euskal zinemagintzari dagokionez, irailaren 24a izango da Euskal Zinemaren Eguna. Lau film estreinatuko dituzte, lehen biak dokumentalak: Lourdes Bañuelosen "Vivir con las botas puestas" ,eta Juan Migel Gutierrezen "Motema na ngai"; beste biak fikziozkoak, Gorka Merchanen "La casa de mi padre", eta Pavel Girouden "Omerta" ekoizpen euskal-kubatarra. Egun berean, azken urteotako beste zazpi euskal film luze ere emango dituzte, Informatiboa izeneko atalean. Film laburren emanaldia ere Kimuak-eko iazko eta aurtengo zortzina izenburu emanez. Egun horretan Maria Cristina egingo den ekitaldian, Marivi Bilbao aktoreak jasoko du 'Amalur' saria, eta Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxea zuzendariek 'Ibaia' saria, azken hau 'Amalur' (1968) filmearengatik.

-56. edizio honetako egitaraua
-Zinemaldiko argazki historikoak
-Egunero egingo diren aurkezpenen bideoak
-Sail ofiziala
-Euskal Zinemaren Eguna



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia