euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur eman da argitara kanpoko euskal gizataldeetan egoera larrian dauden pertsonei laguntzeko 2023ko deiadia

2023/06/09

Kubako Euskal Etxea deialdi honetan urtero onuradun kopuru handia izan ohi duenetakoa da. Artxiboko irudian, Aberri Eguna Habanan
Kubako Euskal Etxea deialdi honetan urtero onuradun kopuru handia izan ohi duenetakoa da. Artxiboko irudian, Aberri Eguna Habanan

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. EHAA buletin ofizialak gaur ostirala, ekainaren 9ko edizioan eman du argitara Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren Ebazpena, 2023eko ekainaren 1ekoa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. 2023ko deialdira eskabideak aurkezteko epea bihar hasiko da korritzen. Dirulaguntza deialdiak iazko kopuru bera dauka, 212.000 euro, eta 2021ekoa baino %4,72 gehiago eta ohi bezala Euskal Etxeak bitartekari banatuko da.

Eskatzaileek euskal gizataldeetako kide direla eta atzerrian bizi direla egiaztatu beharko dute; eta dauzkaten beharrei edo premia larriko egoerei aurre egitea ahalbidetzen duten ondasunik edo diru-sarrerarik ez dutela; etxe partikularretan bizi beharko dute, araudi edo estatutuengatik laguntza eman behar dieten talde, komunitate edo erakundeen kide izan gabe.

Interesatuek euren Euskal Etxearekin edo hurbilen daukaten Euskal Etxearekin beharko dute kontaktatu, edo argibide eta xehetasun bila hurbilen duten Euskadiren Ordezkaritzara ere edota zuzenean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzara (euskaletxeak@euskadi.eus).

-Lehendakaritzaren Ebazpena buletinean (html)
-Deialdiaren xehetasunak pdf-n
-Eskaera aurkezteko prozedura eta jakitekoak



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia