euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur da gustukoen duzun diseinuari botoa eman eta Boiseko Museoaren elastiko berria hautatzeko eguna

2022/04/29

Gaur da bozkatzeko eguna eta bozketaren emaitzak eta hautatutako elastikoa zein izan den maiatzaren 1ean adieraziko da
Gaur da bozkatzeko eguna eta bozketaren emaitzak eta hautatutako elastikoa zein izan den maiatzaren 1ean adieraziko da

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Aurreko batean orrialde hauetan iragartzen genuenez, aurrera darrai Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak bere hurrengo elastikoaren diseinua hautatzeko antolatutako prozesua. Lanak aurkezteko epea amaiturik, gaur da [bertako ordutegian, EHan baino zortzi ordu beranduago bukatzen da eguna] aurkeztutako diseinuen artean publikoak gehien maite duena erabaki eta bozkatzeko unea. Zazpi izan dira aurkeztutako diseinuak, beherago (eta gorago) agertzen direnak.

Hobeto ikus ditzakezu Museoaren Facebook-en, eta bertan azaltzen diren jarraipideei segituz, hautagai diren lanak ongi aztertu eta zeure iruzkina utz dezakezu bati edo gehiagori buruz, eta Stores eta Instagram-era jo, bultzatu nahi duzunari zeure sostengua ematearren.

Zorte on irabazleei eta beti ere eskerrik asko partaidetzagatik!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia