euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur azkeneko eguna Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi'ren zozketan parte hartzeko

2009/06/09

PUBLIZITATEA

Joan den astean EuskalKultura.com-en iragarri genuen bezala, gaur asteartea izango da azkeneko eguna Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburuaren ale autografiatu baten zozketan parte hartzeko. Zozketan gure buletineko irakurleak oro har dezakete parte eta gaur gauean Euskal Herrian gauerdia denean amaituko dira partaide izateko aukerak. Nahi duenak eta orain arte idatzi ez duenak badauka oraindik opari eder hau bereganatzeko xantza.

Donostia-San Sebastian. Joan den astean iragarri bezala, EuskalKultura.com-ek bihar zozketatuko du Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburua gaur gauerdira arte --Euskal Herriko orduan-- geure erredakzioan jasotako emailen artean. Liburuak, frankismo garaian Venezuelatik Euzkadi Irratiak egiten zituen emanaldien historia egiten du, idazlea beraren eta bere senar izan zen Pello Irujoren ekimen harekiko ekarria errepasatuz.

Erraz irakurtzen den liburua da, Diasporatik Euskal Herrira egindako ekarpenetako baten argazkia egiten duena, pasadizo hura bizi zuen baten lumak kontatua. Bestalde, EuskalKultura.com-ek zozketatuko duen La txalupa de Radio Euzkadi, una semblanza de Pello Irujo Elizalde-ren alea, ez da edozein ale, izan ere liburuaren egilea den Arantzazu Amezaga Iribarren-en sinadura eta eskaintza baitaramatza.

Zozketan parte hartzeko, aski da zure izen-deiturak, helbidea, bizi zaren herria eta herrialdea e-mail batean bidaltzea, 'Zozketa' izenburupeko e-mail batean, honako helbidera: info@euskalkultura.com. Emaitzak, etziko buletinean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia