euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur azken eguna San Frantziskoko Gure Euskal Etxean 2020ko "Sagardotegi eta Txakolin Egun"ean izena emateko

2020/11/06

Datorren asteko igandean egingo da Sagardotegi eta Txakolin Eguna San Frantziskon, eserlekuak, irudikoekin alderatuta, murriztuta
Datorren asteko igandean egingo da Sagardotegi eta Txakolin Eguna San Frantziskon, eserlekuak, irudikoekin alderatuta, murriztuta

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Adi Kalifornian San Frantzisko aldeko euskaldunak, gaur baita azken eguna datorren asteko igandean, azaroaren 15ean, Gure Euskal Etxean egitekoa den "Sagardotegi eta Txakolin Egun"erako izena emateko. Euskal Etxeak zaharberritu berria du kantxa eta bertan egingo da, eserlekuak, osasun neurriak direla-eta, 100 pertsonara murriztuta. Baina bi tanda eginen dira, 13:00etan eta 17:00etan. Eta kasu, EZ BAITA inor onartuko erreserbarik gabe.

Seiko mahai bat osa dezakezu zure familiako edo lagunekin, mahaien arteko tarteak ere zorrotz errespetatuko dira. Hona menua:

BOST URRATSEKO MENUA
Sagardoa, Txakolina eta ardo beltza barne

Barazki salda
~~~~~~~
Bakailao pastela
~~~~~~~
Haragia parrilan errea
entsalada eta patata frijituekin
~~~~~~~
Gazta
Irasagar eta intxaurrekin
~~~~~~~
Rice pudding
~~~~~~~
Kafea eta kopa (brandya edo anisa)

35.00 dolar pertsonako
15 dolar 12 edo beheragoko harrek

Erreserbak Yvette Mindeguiari idatziz (ymindeguia@gmail.com). Gogoratu, gaur azken eguna.

COVID-19aren 10 MANAMENDUAK

1.- Partaideek aldez aurretik beharko dute taldeka egin erreserba. Ez da inondik inora mugitzerik onartuko. Talde erreserba hauek non eseri erabakitzea ahalbidetuko digute, eta behar izatekotan kontaktuen jarraipena egitea
2.- Gure Euskal Etxera iristean, tenperatura hartuko da. Altua ematen dutenak atzera egin beharko dute
3.- Une oro musukoak eraman beharko dira, mahaiean jaten edo edaten ari bazara salbu
4.- Zutik zaudela tarte soziala onartuko da, beti ere musukoa ezarrita. Hau barruan zein kanpoaldean
5.- Zutik zaudela ez da jan edo edan ahal izango. Jate eta edate guztiak mahaian jarririk zaudela egingo dira
6.- Mahaiak 6 pertsonaka antolatuko dira eta 6 oineko tartea errespetatuko da. Familiak ahalik eta hobekien egokituko ditugu
7.-  Ez da harremanik onartuko mahaien artean
8.- Inongo marranta, sukarra edo COVID-19 sintomarik badaukazu, egon mesedez etxean
9.- Gure Euskal Etxean egon eta bi asteren buruan (igandeko bazkaria barne) COVID-19ko emaitza positiboa ematen baduzu, esaiguzu kontaktuak jarraittzen lagundu ahal izan dezagun
10.- Arau hauek ezin badituzu segitu, mesedez ez etorri. Jarraipide gauek zu eta ingurukoak ahalik eta seguruen atxikitzeko ezarri dira



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia