euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur azken eguna irailaren 26ko "Fair Food Drive-Thru"rako manatuz Bakersfieldeko Euskal Etxeari laguntzeko

2020/09/18

Bakersfieldeko euskal piknik festako irudia, dantzariak elkartearen pilotalekuan
Bakersfieldeko euskal piknik festako irudia, dantzariak elkartearen pilotalekuan

PUBLIZITATEA

Bakersfield, AEB. San Frantziskoko Gure Euskal Etxekoek egin zuten, zinezko erantzun ona lorturik. Izan ere, mundu osoko euskal etxeetako asko, orain arte ditu-iturri zeuzkaten ekimenak koronabirusagatik egin ezinean, ordezkoak behar dituzte, fakturak ordaintzeko. Bakersfieldeko Kern County Basque Club-ek, irailaren 26rako antolatuko du janari salmenta bat, aurten besteak beste ez baitu piknika egin eta ez baitu ezta ere kantzelatu den Bakersfieldeko Azokan postua ipini, bere aurrekontuaren sarrera zati handia galduz. Gaur ostirala da azken eguna "Fair Food Drive-Thru"rako enkarguak egin eta ordaintzeko, ondoren 26an Euskal Etxetik pasa eta autotik atera gabe manatua jasotzeko. 

"Fair Food Drive-Thru" ipini diote izena eta aurtengo xifrak parean jartzen laguntzeko tresna gisa antolatu dute. Batetik, Bakersfield-en abuztuan egiten den Azokan Euskal Etxeak jartzen duen postuan euskaldunen eta ez-euskaldunen artean oso arrakastatsua den euskal estiloko otartekoak eta janaria jateko aukera eta gutizia ez galtzea ekarriko die hainbati; bestetik, aski jendek parte hartu eta manatzen badu janaria, bultzada polita emango dio aurtengo buxeta edo koronbirusak kolpatua aurrekontuar.

Menuan sandwichak daude: ardikia, lukainka eta mihia; ilarrak (indaba edo babarrubak) eta tomatea lagun; eta saltsa, ardo beltz edo txuria ere erosgai. Hona eskabideak egiteko orria. Ardiki otartekoa izaten dute arrakastatsuena, eta 250 bat saltzeko helburua ezarri dute. Guztia online egiteko eta Euskal Etxeari dohaintza egiteko bidea hemen, baita bazkide egiteko aukera ere. Animatu, ongi jan eta Euskal Etxeari lagundu; edo bertaratu ezin baduzu, zergatik ez erosi hala ere eta lagundu honela Euskal Etxeari!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia