euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur aurkeztuko dira Erroman Euskanta 2012-ren emaitzak: entzun edota ordenagailura jaits ditzakezu

2012/06/05

Euskanta 2012ko afixa eta azal identifikagarria
Euskanta 2012ko afixa eta azal identifikagarria

PUBLIZITATEA

Erroman, bada eskola publiko bat, non urtero ikasle talde batek --familiaz edo bestela ere Euskal Herriarekin harremanik ez daukaten gaztetxoak dira-- euskara, musika eta irudimena batera lantzen duen. Euskanta izena du proiektuak eta hiriburu italiarreko 'Associazione Culturale Euskara' delakoaren eskutik dator. Euskanta 2012 gaur aurkeztuko da Erromako Manetti eskola publikoan. Ikasleek kantuak italieraz idatzi eta euskaratu egiten dizkiete eta, euskara jolastzat hartuta, musika gehitu eta kantatu egiten dute. Hau guztia grabatu eta ikasleek euren lehenengo Cda lortzen dute, euren emaitzekin. Orain, emaitzok internetez entzun eta jaisteko aukera daukazu.

Erroma, Italia. Gaztetxo bakoitzak poesia bat idazten du, eta euskaratu egiten da, eta hitzekin kantu bat egiten du, euskaraz. Hori grabatu eta ikasleak bere emaitzak dituen CDa lortzen du. Berea. Horixe da Euskanta.

"Poesia eta musika, errazak direlako dira ederrak. Horren errazak, jende gutxik egiten dituela. Eta hauek poetak, kantariak, musikariak eta artistak deitzen dira". "Poesia garrantzizkoa da, egiazkoa delako. Bai eta absurdua denean ere. Horren askea da, mendeek lizentzia poetikoa eman diotela. Akatsak (itxuraz) egiteko lizentzia". Honela aurkezten dute euskal-italiar ekimen hau 'Euskanta' eta 'Eromako zubia' sustatzen duten ACE (Associazione Culturale Euskara) eta UPTER Unibertsitateko Dipartimento Lingua e Cultura Basca-ko arduradunek.

Proiektuaren 2012ko edizioa gaur goizean aurkeztuko da Manetti eskolan. Bertaratzeko aukerarik ez dutenek, emaitzak entzun eta jaisteko aukera izango dute, internet bidez, proiektuko 2010, 2011 eta 2012ko emaitzak eskuragai ipini baitira http://euskanta.wordpress.com webgunean. Euskaraz eta italieraz emandako azalpen guztiuekin batera, hor topa daitezke hiru ediziotako hitzak, abestiak eta marrazkiak:

- 2012 Erromako Scuola Elementare Manetti eskolako IV maila A eta B geletako gaztetxoak (Alex Mendizabal eta M. Liberatok zuzendu eta mixatua)
- 2011 Erromako Scuola Elementare V. Alfieri eskolako V mailako A eta B geletako gaztetxoak (Alex Mendizabalek zuzendua eta Marcello Liberatok mixatua)
- 2010 Erromako Scuola Elementare Manetti eskolako V maila A eta B geletako gaztetxoak (Alex Mendizabalek zuzendu eta mixatua)

Liburuxkaren diseinu eta konposaketa: Viviana Tomassetti-ri zor zaio, eta webgunea Marcello Liberato-k diseinatua da.

Hona emaitzak entzuteko edota jaisteko moduan:

-2012: CD-1: 10 kantu, euren hitz eta marrazkiekin
-2011: CD-1: 12 kantu, euren hitz eta marrazkiekin
-2011: CD-2: 13 kantu, euren hitz eta marrazkiekin
-2010: CD-1: 15 kantu, euren hitz eta marrazkiekin
-2010: CD-2: 15 kantu, euren hitz eta marrazkiekin
-2010: CD-3: 16 kantu, euren hitz eta marrazkiekin

LOTURAK

-Euskanta: http://euskanta.wordpress.com
-Associazione Culturale Euskara: www.euskara.it
-Eskolaren webgunea: www.alfieri-manetti.it



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia