euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur zabalduko da 2013ko NABO Udalekun izena emateko epea; erne, parte hartu nahi baduzu!

2013/03/01

Bakersfieldeko Udalekuko logoa
Bakersfieldeko Udalekuko logoa

PUBLIZITATEA

Aurtengoan, 45 dira soilik euskal etxe antolatzailetik kanpoko haur eta gaztetxoentzat zabalik dauden lekuak. Beraz, gaur arratsaldeko 6:00pm-etan (Kaliforniako ordua, goizaldeko hiruak Euskadin) epea irekiko delarik, makina bat jende pilatuko da ordenadore aurrean bere seme/alaba inskribitu nahiean. "First-come, first-served" sistema erabiliko da (izen-emate ordena), beraz gauzak minuturik galdu gabe egitea gomendatzen da. Aurtengo kuota 350 dolarrekoa da eta diru-arazoak dauzkaten familien kasuan, Aita Tillous Beka eska dezakete.

Bakersfield, Estatu Batuak. Bere seme/alaba aurten Bakersfielden egingo den Udalekura inskribitu nahi izango duen jende pilaketa gerta daiteke gaur arratsaldeko seietan (Kaliforniako ordua, larunbateko hirurak Euskadin), NABOk bere webgunean horretarako epea zabaltzen duenean.

Berrogeita bost dira aurten euskal etxe antolatzailetik kanpoko partaideentzat dauden lekuak (bertako haurrek ez dute antolatzaileek ipinitako lo egiteko leku estrarik behar, euren etxeetan lo egiten baitute) eta normalean kopuru hori baino handiagoa izango da parte hartu nahi izango duten haurren kopurua.

Parte hartu nahi dutenek, beraz, oso azkar bukatu beharko dute izenemateko tramitea eta ordainketa. NABO Udaleku 2013 ekainaren 16tik 28ra izango da Bakersfield-en, bertako Kertn County Basque Club-ek antolatua.

Parte hartu nahi baduzu, erne egon eta azkar egin gauzak!

-Informazio gehiago, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia