Laprida, Argentina. Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxeko 'Eusko Txokoa' Liburutegiko arduraduna den Ester Arrondok argitu duenez, bere seigarren edizioan den lehiaketa hau Euskal Etxearen urteurrena ospatzeko --19 urte aurten-- eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eratua da.
Hauek dira aurtengo galderak:
1.- XX mendeko euskal poeta, 'Nire aitaren etxea' idatzi zuen
2.- Emakume santu, birgin eta martiria, otsailaren 5a da bere eguna
3.- Zer esan nahi dute euskeraz: hola, buenos días, tardes, noches
4.- Guregandik urtekariaren 4. alean idatzi duten bost autoreren deiturak
5.- Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburua
6.- Hiru euskal futbol talderen izenak
7.- Zein urtean onetsi zen Gernikako Autonomi Estatutua
8.- Nola esaten da gaztelaniaz 'beti gazte'
9.- La Platako Euskal Aste Nazionalean kantatu zuen euskal taldea
10.- Agenda21 eko Lapridako EEko titulua
Gaur da erantzunak bidaltzeko azkeneko epea, beraz fite edo azkar bazabiltza garaiz zaude oraindik. Erantzunak e-mailez bidlatzeko, egin ezazu helbide honetara: cvlagunenetxea@laprida.net edo, posta arruntez, idatzi hona: Avenida Pedro Pereyra 1418 (7414) Laprida, Provincia de Buenos Aires, Argentina.
Sariak liburuak izango dira, honako hiru kategoriatan sailkatuta: A, haur eta nerabe aurrekoak; B, nerabe eta gazteak (bigarren eskola ziklokoak); C, helduak.
Ekimen honetan parte hartzeko gonbidapen berezia egin zaie adin guztietako pertsonei. Parte hartu nahi, baina erantzunen bat ez badakizu seguruenik aise topatuko duzu interneten. Izan zorte on!